Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza programak (2016)
Deskribapena: | Gobernuz Kanpoko Erakundeei diru laguntzak emateko araubidea ezartzea da deialdi honen helburua, erakunde horiek garapenerako lankidetza programak antolatu eta gauzatu ditzaten, garapen bidean diren herrialdeetako biztanleen egoera sozio-ekonomikoa hobetze aldera. Laguntzak subentzio moduan emango dira, oinarri hauen arabera, Udalen Zerbitzuetarako araudiaren arabera eta ezarri dakiokeen beste legeri osagarriren baten arabera. Diru laguntza eskatu ahal izango dute legez eratutako irabazi-asmorik gabeko Gobernuz Kanpoko Erakundeek, euren jarduerak deialdi honetako helburuarekin bat baldin badatoz. Deialdi honetatik kanpo geratuko dira Estatuaren erakundeak eta haren mende dauden zerbitzuak, Autonomia Erkidegoko Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Toki Administrazioa eta irabazi-asmoa duten erakundeak. Debagoienean izan beharko dute egoitza soziala edo ordezkaritza, eta administrazio-egitura iraunkorra. GKE bakoitzak ezin izango ditu aurkeztu 2 proiektu baino gehiago aurrera eramateko urtean zehar. |
---|---|
Saila: | Gizarte zerbitzuak |
Egoera: | Epez kanpo |
Tramitazio presentziala: | Eskoriatzako udalaren harreran edo gizarte zerbitzuetan
|
Tramitazioa online: | Herritarren ataria |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: | Eskaerak aurkeztu behar dira honako agiri hauekin:
|
Eranskinak: |