Gizarte arloko ekintzak garatzen dituzten elkarteentzako dirulaguntzak (2023)
Deskribapena: | Beraien jarduera gizarte zerbitzuen alorrean egiten duten elkarteei funtzionamendu gastuetarako zein proiektuak egiteko diru laguntzak, norgehiagoka erregimenean, ematea da oinarri hauen helburua. Dirulaguntza eskatu ahal izango dute legez eratutako eta Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan inskribatutako irabazi-asmorik gabeko erakundeek, gizarte zerbitzu jarduerak Eskoriatzan garatu edota betetzen badituzte eta jarduera horiek deialdi honetako helburuarekin bat baldin badatoz. Gainera, beraien jarduera gizarte zerbitzuetako alorrean garatu beharko dute eta helburutzat izan beharko dute parte hartzea bultzatzea, gizarte boluntariotza eta herritarren arteko elkartasuna sustatzea eta honako talde baten edo batzuetan integratzeko edo gizarteratzeko arazoak dituzten pertsonei arreta egitea: haurrak, gazteak, emakumeak, ezinduak, hirugarren adinekoak, gutxiengo etnikoak, preso ohiak, mendekotasunak dituztenak, pasadizoko jendea eta arrisku sozialean egoteagatik gizarte zerbitzuen laguntza behar duen edozein talde. |
---|---|
Saila: | Gizarte zerbitzuak |
Egoera: | Epez kanpo |
Izendatutako kreditoa: | 5700 € |
Araudi aplikagarriak: | OINARRIAK eta DEIALDIA – GAO 2023/04/05 OINARRIAK (PDF) |
Eskaerak aurkezteko azken eguna: | 2023/05/05 |
Tramitazio presentziala: | 39/2015 Legearen 14.artikuluan xedatutakoaren arabera, pertsona juridikoek administrazio publikoekin harremanak bitarteko elektronikoen bitartez izateko betebeharra dute. Hori horrela, dirulaguntza hau ezin da presentzialki eskatu eta online esteka bitartez egin beharko da eskaera. |
Tramitazioa online: | Herritarren Ataria |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: | 1. Dirulaguntza eskaera online bete behar da. Eskaeran bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du):
2.Eskaeran honako dokumentazioa erantsi beharko da:
|
Eranskinak: | JUSTIFIKAZIOA EGITEKO AGIRIAK Dirulaguntzaren justifikazioa egiteko aurkeztu behar den dokumentazioa zein den ezagutzeko, begiratu Prozedura eskuliburuan honako atala:“Aurkeztu behar diren agiriak – Dirulaguntzaren justifikazioa“. |