Gizarte arloko ekintzak garatzen dituzten elkarteentzako dirulaguntzak (2024)

Deskribapena:

Beraien jarduera gizarte zerbitzuen alorrean egiten duten elkarteei funtzionamendu gastuetarako zein proiektuak egiteko diru laguntzak, norgehiagoka erregimenean, ematea da oinarri hauen helburua.

Dirulaguntzak honako hauek finantzatzeko dira:

  • Gizarte zerbitzuetako arloan jarduera zehatzak garatzea, esaterako, honako hauek: hitzaldiak, zabalkunde kanpainak, prestakuntza ikastaroak antolatzea, biztanleriaren zenbati sektoreren aisialdia eta asoziazionismoa sustatzea.
  • Gizartean integratzea helburu duten taldeei zuzendutako jarduera edota ekintzak.
  • Taldeei arreta eskaintzea gizarte zerbitzuen eta osasun arloan.
  • Elkarte eskatzaileen mantenimendua: telefonoa, faxa, bulego materiala, ekipamendu txikia eta abar.

Dirulaguntza eskatu ahal izango dute legez eratutako eta Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan inskribatutako irabazi-asmorik gabeko erakundeek, gizarte zerbitzu jarduerak Eskoriatzan garatu edota betetzen badituzte eta jarduera horiek deialdi honetako helburuarekin bat baldin badatoz.

Saila: Gizarte zerbitzuak
Egoera: Eskaera epea zabalik
Izendatutako kreditoa: 5700 €
Araudi aplikagarriak:

OINARRIAK eta DEIALDIA (GAO – 2024/04/11)

OINARRIAK (PDF)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2024/05/13
Tramitazio presentziala:

39/2015 Legearen 14.artikuluan xedatutakoaren arabera, pertsona juridikoek administrazio publikoekin harremanak bitarteko elektronikoen bitartez izateko betebeharra dute. Hori horrela, dirulaguntza hau ezin da presentzialki eskatu eta online esteka bitartez egin beharko da eskaera.

Tramitazioa online: Herritarren ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1.  Dirulaguntza eskaera online bete behar da.  Eskaeran bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du):

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
  • Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu. Eskatu badu, horri buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko da.
  • Ez duela sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan indarrean dagoen eta aplikatu beharrekoa den araudia urratzeagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.
  • Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
  • Ez duela 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.

2. Elkartari buruzko datu bilketa (I.Eranskina)

3. Eskoriatzako Udalak zuzenean eskatuko dizkie beste administrazio batzuei eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituela egiaztatzeko behar diren datuak. Eskatzailea eskaera-orrian horren aurka agertzen bada, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.

4. 8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzkoa bete beharko da, eta ondorioz, adin txikikoekin ekintzak edo jarduerak modu jarraian egiten dituztenek kasuetan Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horrek gehienez 6 hilabeteko antzinatasuna izan beharko du.
6. Balorazio

Eranskinak:

Dirulaguntzaren justifikazioa egiteko aurkeztu behar den dokumentazioa zein den ezagutzeko, begiratu Prozedura eskuliburuan honako atala:Aurkeztu behar diren agiriak – Dirulaguntzaren justifikazioa“.