Gizarte garapena sustatzeko diru laguntzak (2015)

Deskribapena:

Diru laguntzak emakida zuzeneko erregimenean emango dira ebaluazio bakoiztu sistema bidez eta pertsona berak programa honetan aurreikusitako diru laguntza mota bat baino gehiago jaso ahal izango du, betiere, aldez aurretik laguntza hori jasotzeko eskatutako baldintzak betetzen baditu.

DIRUZ LAGUNDUKO DIRENAK:

  • Kiroldegiko abonoa
  • TMIZ (Trazio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga)
  • OHZ (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga)
  • Denbora luzez langabezian dauden pertsonak (Azkeneko 18 hilabeteetan 12 hilabete langabezian egin dutenak)

DIRU LAGUNTZAREN ORDAINKETA:

Diru laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da “Axtroki” herri monetan: axtroki 1-ek euro 1 balioko du. Beraz, onuradunei ez zaie eskudirutan ordainduko. Onuradunek axtroki kopuru zehatz bat jasoko dute, eta herriko dendetan aldatu ahal izango dituzte.

ONURADUNAK

  • Familia ugariak
  • Denbora luzez langabezian dauden pertsonak
  • Adin nagusiko familia kideak lan egiteko adinean izan arren langabezian dituzten familietako titularrak.
  • Adinez nagusiak izan arren 25 urte baino gutxiago dituztenak, ikasleak baldin badira.
  • %33tik gorako ezgaitasunen bat duten pertsonak.
  • Erretiro-pentsioa jasotzen dutenak.
  • Familia unitate monoparentalak edo familiako titularra alarguna edo banandua direnak.

ONURADUNEN BETE BEHARRAK:

  • Eskoriatzan erroldatuta egotea.
  • Zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Edozein motako zor eta zigor kitatuta izatea Eskoriatzako Udalarekin eta bere menpeko erakunde autonomoekin.

Pertsona berak programa honetan aurreikusitako diru laguntza mota bat baino gehiago jaso ahal izango du, betiere, aldez aurretik laguntza hori jasotzeko eskatutako baldintzak justifikatzen baldin baditu.

DIRU LAGUNTZEN KOPURUA

Saila: Gizarte zerbitzuak
Egoera: Epez kanpo
Tramitazio presentziala:
  • Eskoriatzako Udalaren Udal Erregistroan
  • Ordutegia: 9:00 – 14:30
  • Telefonoa: 943 71 44 07
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Diru laguntza eskaera
  • NAN fotokopia
  • Diru laguntza jasotzeko alegatzen den egoera egiaztatzeko dokumentua, hain zuzen ere, honako hauek (ez da beharrezkoa izango duela gutxi Udalean aurkeztutako dokumenturik ekartzea horiek udalaren esku eta indarrean baldin badaude)::

Familia ugariak

  •  Familia liburuaren fotokopia.
  • Familia unitateko kideen azken errenta aitorpena.
  • Bizikidetasun-ziurtagiria.

Langabetuek

  • Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako ziurtagiria, azken 18 hilabetetan langabezian egondako denbora jasotzen duena.

Adinez nagusiak izan eta 25 urtetik beherako ikasleek

  • Ikastetxeko ziurtagiria edo antzeko ziurtagiriren bat ikaslea dela egiaztatzeko.

Ezinduek

  • Ezintasun ziurtagiria.

Erretiro pentsiodunek

  • Pentsio ziurtagiria.

Familia unitate monoparentalak edo familia titularra alarguna edo banandua direnak.

  • Familia liburua.
  • Bizikidetasun-ziurtagiria.

Udalak eskubidea izango du zerrendatutako dokumentuez gain beste batzuk ere eskatzeko behar bezala justifikatuta gelditutakoan ezinbestekoak direla laguntza jasotzeko eskubidea ematen duen egoeretako bat egiaztatzeko.

Eranskinak:

GAO deialdia

Eskaera orria