GKE – Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza programak (2024)

Deskribapena:

Gobernuz kanpoko erakundeei norgehiagoka erregimenean diru laguntzak emateko araubidea ezartzea da oinarri hauen helburua, erakunde horiek garapenerako lankidetza-programak antolatu eta gauzatu ditzaten, garapen bidean diren herrialdeetako biztanleen egoera sozio-ekonomikoa hobetze aldera.

Diru laguntza eskatu ahal izango dute legez eratutako irabazi-asmorik gabeko Gobernuz Kanpoko Erakundeek, euren jarduerak deialdi honetako helburuarekin bat baldin badatoz. Deialdi honetatik kanpo geratuko dira Estatuaren erakundeak eta haren mende dauden zerbitzuak, Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Toki Administrazioa eta irabazi-asmoa duten erakundeak.

Debagoienean izan beharko dute egoitza soziala edo ordezkaritza, eta administrazio-egitura iraunkorra.
GKE bakoitzak ezin izango ditu aurkeztu 2 proiektu baino gehiago aurrera eramateko urtean zehar.
Egonaldien, alokairuen, bidaien, dieten, funtzionamendu eta abarren gastuek ezin dute aurrekontuaren %30 gainditu.

Saila: Gizarte zerbitzuak
Egoera: Eskaera epea zabalik
Izendatutako kreditoa: 7500 €
Araudi aplikagarriak:

OINARRIAK eta DEIALDIA (GAO – 2024/04/10)

OINARRIAK (PDF)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2024/05/13
Tramitazio presentziala:

39/2015 Legearen 14.artikuluan xedatutakoaren arabera, pertsona juridikoek administrazio publikoekin harremanak bitarteko elektronikoen bitartez izateko betebeharra dute. Hori horrela, dirulaguntza hau ezin da presentzialki eskatu eta online esteka bitartez egin beharko da eskaera.

Tramitazioa online: Herritarren ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1. Dirulaguntza eskaera online bete behar da.  Eskaeran bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du):

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
  • Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu. Eskatu badu, horri buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko da.
  • Ez duela sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan indarrean dagoen eta aplikatu beharrekoa den araudia urratzeagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.
  • Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
  • Ez duela 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.

2. GKE-ei buruzko datu bilketa (I.Eranskina)

3. Eusko Jaurlaritzako elkarte eta entitate-erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria. Ziurtagiri horretan helbide sozialari buruzko informazioa agertu beharko da.

4. Eskoriatzako Udalak zuzenean eskatuko dizkie beste administrazio batzuei eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituela egiaztatzeko behar diren datuak. Eskatzailea eskaera-orrian horren aurka agertzen bada, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoakegunean dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.

5. 8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzkoa bete beharko da, eta ondorioz, adin txikikoekin ekintzak edo jarduerak modu jarraian egiten dituztenek kasuetan Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horrek gehienez 6 hilabeteko antzinatasuna izan beharko du.

Eranskinak:

JUSTIFIKAZIOA EGITEKO AGIRIAK

Dirulaguntzaren justifikazioa egiteko aurkeztu behar den dokumentazioa zein den ezagutzeko, begiratu Prozedura eskuliburuan honako atala: “Aurkeztu behar diren agiriak – Dirulaguntzaren justifikazioa”.