Herriguneko auzoetan jaiak antolatzeko dirulaguntzak (2024)

Deskribapena:

Eskoriatzako herriguneko auzoetan eta kaleetan jaiak antolatzeko dirulaguntza.

Saila: Kultura
Egoera: Eskaera epea zabalik
Araudi aplikagarriak:

OINARRIAK eta DEIALDIA (GAO – 024/04/08)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2024/05/09
Tramitazio presentziala:

39/2015 Legearen 14.artikuluan xedatutakoaren arabera, pertsona juridikoek administrazio publikoekin harremanak bitarteko elektronikoen bitartez izateko betebeharra dute. Hori horrela, eskaera eratutako elkarte baten izenean eginez gero, online esteka bitartez egin beharko da.

Eskaera presentziala, norbanakoek egindako eskaeren kasuan bakarrik onartuko da.

H@ZI – Udaletxea 

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00 – 14:30

INFORMAZIO GEHIAGO

Tramitazioa online: Herritarren ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1.- Dirulaguntza eskatzeko inprimakia. Inprimakian honako baldintzak berariaz adierazita (adierazten ez badira, baldintzak betetzen direla egiaztatzeko justifikantea).

  • Gizarte Segurantzarekiko eta Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak egunean izatea.
  • Administrazioari dirua itzultzeko ezein prozesutan sartuta ez egotea.
  • Jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu ez izana. Eskatu badu, horri buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko da.
  • Ez duela sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan indarrean dagoen eta aplikatu beharrekoa den araudia urratzeagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.
  • Bere xedeak eta helburuak ez izatea emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioaren aurkakoak.
  • 38/2003 Legearen 13.2. eta 13.3 artikuluetan ezarritako debeku-arrazoietako batean ere ez dagoela.

Eskoriatzako Udalak zuzenean eskatu ahal izango dizkie beste administrazio batzuei eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituela egiaztatzeko behar diren datuak. Eskatzaileak eskabidean horren aurka egiten badu, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.

2.- Diruz laguntzea eskatzen den programa edo jarduera azaltzeko txostena. Bertan, beharrezkoa izango da ondorengo puntu guztiak eta bakoitza jasotzea behar bezala zenbakituta eta hemen ezarritako hurrenkeran:

  • Jai programaren deskribapena.
  • Jarduera egingo den data zehatzak eta jardueraren iraupena.
  • Jarduera egiteko dituen baliabide tekniko eta materialak eta giza baliabideak.
  • Jardueraren aurrekontu zehatza, gastuak eta diru sarrerak xehetasunez banakatuta. Diru sarreretan zehaztu behar da eskatzen den dirulaguntzaren zenbatekoa.

3.- 8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzkoa bete beharko da, eta ondorioz, adin txikikoekin ekintzak edo jarduerak modu jarraian egiten dituztenek kasuetan Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute.Ziurtagiri horrek gehienez 6 hilabeteko antzinatasuna izan beharko du