Hizkuntza errefortzuetarako laguntza (2022)

Deskribapena:

Adinari dagokion euskara nahikotsunik ez duten haurrek (3 eta 12 urte bitartekoek) aisialdi zerbitzuan hizkuntza errefortzua jasotzeko laguntza da honakoa.

Saila: Euskara
Egoera: Eskaera epea zabalik
Izendatutako kreditoa: 1000 €
Araudi aplikagarriak:

OINARRIAK_ele bitan  (PDF)

Deialdia – GAO -2022/06/08 (PDF)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2022/11/30
Tramitazio presentziala:

H@ZI – udaletxea

  • Astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30

Informazio gehiago

Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Eskaera orria. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du):
    • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
    • Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu.
    • Zerga-betebeharrak egunean dituela.
    • Ez duela sexu-diskriminazioagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.
    • Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
    • Ez duela 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.
  • Ikastetxearen balorazioa eta haur horrek errefortzua behar duela adierazten duen agiria (agiri hau Udalak eskuratuko du zuzenean).