Kultur programa eta jardueretarako dirulaguntzak (2024)
Deskribapena: | Dirulaguntza hauen helburua 2024an Eskoriatzan egingo diren kultur programak eta jarduerak antolatzeko norgehiagoka erregimenean diru laguntzak ematea. Programa edota jarduera horiek Udaleko Kultura arloko helburuekin bat etorri beharko dira, hain zuzen ere, honako hauekin:
|
---|---|
Saila: | Kultura |
Egoera: | Epez kanpo |
Araudi aplikagarriak: | OINARRIAK eta DEIALDIA (GAO – 2024/03/21) OINARRIAK (PDF) |
Eskaerak aurkezteko azken eguna: | 2024/04/22 |
Tramitazio presentziala: | 39/2015 Legearen 14.artikuluan xedatutakoaren arabera, pertsona juridikoek administrazio publikoekin harremanak bitarteko elektronikoen bitartez izateko betebeharra dute. Hori horrela, eskaera eratutako elkarte baten izenean eginez gero, online egin beharko da. Eskaera presentziala, norbanakoek egindako eskaeren kasuan bakarrik onartuko da. Herritarren Arreta Zerbitzu Integrala (H@ZI)
INFORMAZIO GEHIAGO Kultura zerbitzua– 943 71 46 88 |
Tramitazioa online: | Herritarren ataria |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: | 1.- Dirulaguntza eskaera orria. . Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du):
2.- 8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzkoa bete beharko da, eta ondorioz, adin txikikoekin ekintzak edo jarduerak modu jarraian egiten dituztenek kasuetan Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute.Ziurtagiri horrek gehienez 6 hilabeteko antzinatasuna izan beharko du. 3.- Diruz laguntzea eskatzen den programa edo jarduera azaltzeko txostena, honako puntuak jaso beharko dituena:
|
Eranskinak: | JUSTIFIKAZIOA EGITEKO AGIRIAK Diru laguntzaren justifikazioa egiteko aurkeztu behar den dokumentazioa zein den ezagutzeko, begiratu Prozedura Eskuliburuan honako atala:“Aurkeztu behar diren agiriak – Dirulaguntza likidatzeko“. |