Kultura arloko diru laguntzak (2019)

Deskribapena:

Diru laguntza hauen helburua 2019rako Eskoriatzan egingo diren kultur programak eta jarduerak antolatzeko norgehiagoka erregimenean ematea da.

Programa edota jarduera horiek Udaleko Kultura arloko helburuekin bat etorri beharko dira, hain zuzen ere, honako hauekin:
1.- Herriko kultur egiturari laguntza eman, zabaldu eta sustatu, kultur sorkuntzari laguntzeko ereduak finkatuz.
2.- Herritarrei oro har zuzendutako ondorengo diziplinetako sorkuntzara, ekoizpenera eta kultur hedapenera bideratutako programa eta jarduerak babestea, zabaltzea eta sustatzea: musika, dantza, antzerkia, folklorea, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, argitalpenak eta abar.
3.- Gazteen parte hartzea lagundu, zabaldu eta sustatzea gazteentzako jarduerak antolatuz.
4.- Euskal historiaren eta kulturaren -bereziki Eskoriatzakoarenak- balore propioak transmititzeko programak edota jarduerak lagundu, zabaldu eta sustatzea.
5.- Euskaraz edo euskararen erabilera sustatzeko egindako programak edota jarduerak lagundu, zabaldu eta sustatzea.

Saila: Kultura
Egoera: Epez kanpo
Tramitazio presentziala:

Herritarren Arreta Zerbitzuan – udaletxean

  • Astelehenetik ostiralera, 9:00etik 14:30era
  • Abuztian 10:00 – 13:00
Tramitazioa online: Herritarren ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Diru laguntza eskatzeko dagokion inprimakia bete beharko da (I. eranskina) eta diru laguntza eskatzeko ahalmena duen pertsonak sinatu ondoren, aurkeztu. Eskaera inprimakiarekin batera ondorengo dokumentuak ere aurkeztu beharko dira:
a.1) Pertsona fisikoek, NANaren fotokopia.
a.2) Elkarteek elkarte erroldan irabazi asmorik gabeko elkarte bezala inskribatuta dagoela ziurtatzeko dokumentua eta elkartearen estatutuak.
Elkartea ez baldin badago erroldan inskribatuta, bere kurrikuluma aurkeztu behako du: helburuak, giza baliabideak eta baliabide materialak, egoitza eta gaur egunera arte egindako jarduerak. Elkartearen arduradunaren edo lehendakariaren NANaren fotokopia bat ere aurkeztu beharko du.
Dena den, eskatutako diru laguntza 3.000 eurokoa edo handiagoa izanez gero, derrigorrezkoa izango da elkartea elkarteen erroldan inskribatuta egotea diru kopuru hori eman ahal izateko.

b) Diruz laguntzea eskatzen den programa edo jarduera azaltzeko txostena. Bertan, beharrezko izango da ondorengo puntu guztiak eta bakoitza jasotzea behar bezala zenbakituta eta hemen ezarritako hurrenkeran:

  • Diruz laguntzea eskatutako programaren edo jardueraren izena.
  • Programa edo jardueraren deskribapena, unean-uneko jarduera zehatza den edo denboran zehar jarraipena izan duen edo izan behar duen zehaztuz. Azken kasu horretan, deialdiaren helburu denak aurreko urteetan egindako jarduerei jarraipena nola ematen dien labur deskribatu beharko da.
  • Jarduera egingo den data zehatzak eta jardueraren iraupena.
  • Jarduera egiteko dituen baliabide tekniko eta materialak eta giza baliabideak.
  • Jardueraren hizkuntza
  • Kalkulatzen den parte hartzea.
  • Jarduera zabaltzeko erabilitako baliabideak.
  •  Jardueraren aurrekontu zehatza, gastuak eta diru sarrerak xehetasunez banakatuta. Diru sarreretan zehaztu behar da eskatzen den diru laguntzaren zenbatekoa (gehienez ere jardueraren kostu errealaren %80a). Era berean, antolatzailearen ekarpena zehaztu beharko da, gutxienez %20a izan beharko dena.

c.- Baimena, erantsitako ereduaren arabera, Udalak egiaztatu ahal izan dezan elkarte hori egunean dagoela Gizarte Segurantzarekiko eta Foru Ogasunarekiko ordainketetan.

d) Beste erakunde edo organismo batzuei egindako diru laguntza eskaerak edo horiek dagoeneko emandakoak jasotzen dituen zinpeko aitorpena. (ereduaren arabera)

e) Azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan aipatzen diren diru laguntzak jasotzeko debekuetatik batean ere ez egotearen zinpeko adierazpena

Eranskinak:

Gipuzkoako Aldizkari ofiziala_ Iragarkia 

Eskaera orria