Kultura arloko dirulaguntzak (2022)

Deskribapena:

Dirulaguntza hauen helburua 2022an Eskoriatzan egingo diren kultur programak eta jarduerak antolatzeko norgehiagoka erregimenean dirulaguntzak ematea.

Programa edota jarduera horiek Udaleko Kultura arloko helburuekin bat etorri beharko dira, hain zuzen ere, honako hauekin:

  1. Herriko kultur egiturari laguntza eman, zabaldu eta sustatu, kultur sorkuntzari laguntzeko ereduak finkatuz.
  2. Herritarrei oro har zuzendutako ondorengo diziplinetako sorkuntzara, ekoizpenera eta kultur hedapenera bideratutako programa eta jarduerak babestea, zabaltzea eta sustatzea: musika, dantza, antzerkia, folklorea, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, argitalpenak eta abar.
  3. Gazteen parte hartzea lagundu, zabaldu eta sustatzea gazteentzako jarduerak antolatuz.
  4. Euskal historiaren eta kulturaren -bereziki Eskoriatzakoarenak- balore propioak transmititzeko programak edota jarduerak lagundu, zabaldu eta sustatzea.
  5. Euskaraz edo euskararen erabilera sustatzeko egindako programak edota jarduerak lagundu, zabaldu eta sustatzea.
Saila: Kultura
Egoera: Eskaera epea zabalik
Izendatutako kreditoa: 2500 €
Araudi aplikagarriak:

OINARRIAK euskaraz (PDF)

BASES en castellano (PDF)

Deialdia – GAO – 2022/06/10 (PDF)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2022/07/11
Tramitazio presentziala:

Herritarren Arreta Zerbitzu Integrala (H@ZI)

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00 – 14:30

INFORMAZIO GEHIAGO

Kultura zerbitzua– 943 71 46 88

Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1.- Dirulaguntza eskaera orria. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du):

  • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
  • Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu.
  • Ez duela sexu-diskriminazioagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.
  • Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
  • Ez duela 17/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.

2.-Elkarteek elkarte erroldan irabazi asmorik gabeko elkarte bezala inskribatuta dagoela ziurtatzeko dokumentua eta elkartearen estatutuak. Elkartea ez baldin badago erroldan inskribatuta, bere kurrikuluma aurkeztu behako du: helburuak, giza baliabideak eta baliabide materialak, egoitza eta gaur egunera arte egindako jarduerak.

3.-Diruz laguntzea eskatzen den programa edo jarduera azaltzeko txostena. Bertan, beharrezko izango da ondorengo puntu guztiak eta bakoitza jasotzea behar bezala zenbakituta eta hemen ezarritako hurrenkeran:

  • Diruz laguntzea eskatutako programaren edo jardueraren izena.
  • Programa edo jardueraren deskribapena, unean-uneko jarduera zehatza den edo denboran zehar jarraipena izan duen edo izan behar duen zehaztuz. Azken kasu horretan, deialdiaren helburu denak aurreko urteetan egindako jarduerei jarraipena nola ematen dien labur deskribatu beharko da.
  • Jarduera egingo den data zehatzak eta jardueraren iraupena.
  • Jarduera egiteko dituen baliabide tekniko eta materialak eta giza baliabideak.
  • Kalkulatzen den parte hartzea.
  • Jarduera zabaltzeko erabilitako baliabideak.
  • Jardueraren aurrekontu zehatza, gastuak eta diru sarrerak xehetasunez banakatuta. Diru sarreretan zehaztu behar da eskatzen den dirulaguntzaren zenbatekoa (gehienez ere jardueraren kostu errealaren % 80a). Era berean, antolatzailearen ekarpena zehaztu beharko da, gutxienez % 20a izan beharko dena.
Eranskinak:

JUSTIFIKAZIOA EGITEKO AGIRIAK

Dirulaguntzaren justifikazioa egiteko aurkeztu behar den dokumentazioa zein den ezagutzeko, begiratu Prozedura eskuliburuan honako atala:Aurkeztu behar diren agiriak – Dirulaguntza likidatzeko“.