Landa guneetako argiteria sistementzako diru laguntzak (2019)
Deskribapena: | Eskoriatzako Udalak, landa guneetako bizi kalitatea hobetzeko martxan jarri nahi duen programaren barruan, hainbat jarduera aurreikusten ditu landa guneetako gune nagusitik isolatuta dauden eraikinen kanpoaldean argiak jartzeko. Helburu hori lortzeko, Udalak eraikin horietako fatxadan edo horien inguruan argi puntu bat jartzeko beharrezko obrak egingo eta finantzatuko ditu. Hala ere, arrazoi tekniko eta ekonomikoengatik, argi puntu horien elikadura eraikinaren beraren zerbitzu orokorretatik desbideratuta egitea gomendatzen da; ez hargune independente batetik, argiteri publikoko saretik eginez gero egin beharko litzatekeen bezala. Argiteri publikoko sarea ez da iristen puntu horietaraino, eta horregatik, hori kanalizatzea oso garestia da. Horrek ahalegin ekonomikoa eskatzen die auzotarrei, kanpoaldea argiztatzeko jarritako argi puntuek kontsumitutako energia finantzatzeko oinarri hauetan aurreikusitako laguntzekin konpentsatzea nahi dena. |
---|---|
Saila: | Elizateak |
Egoera: | Epez kanpo |
Tramitazio presentziala: | Eskoriatzako Udala (Hirigintza zerbitzua)
|
Tramitazioa online: | Herritarren Ataria |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: |
|
Eranskinak: | GAO – Deialdia eta oinarriak (PDF – 2019/10/25) Eskaera orria (1. eranskina) – Eskaera presentzialetarako eredua Eskaera gehigarria (2. eranskina) – Online eskaeretan bakarrik betetzeko. |