Landa guneetako argiteria sistementzako diru laguntzak (2021)

Deskribapena:

Landa auzoetako gune nagusietatik isolatuta egon eta kanpoaldean argiteria publikoa ez duten eraikinen kanpoaldean jarritako argi puntuen energia kontsumoa finantzatzen laguntzeko dirulaguntzak.

Laguntzak ondorengo helburuak bete beharko dituzte:

  • Eraikinaren sarrera nagusia argitzea.
  • Eraikina seinaleztatzea.
Saila: Elizateak
Egoera: Epez kanpo
Izendatutako kreditoa: 1500 €
Araudi aplikagarriak:

Iragarkia eta oinarriak – GAO 2021/11/18 (PDF)

Oinarriak (PDF)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2021/12/15
Tramitazio presentziala:

Herritarren Arreta Zerbitzua

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00 – 14:30
  • Ibarrauindi museoa (udaletxeko obrak bukatu arte)

INFORMAZIO GEHIAGO

 

Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Eskaera-orria.
  • Ordezkaritza-idazkia (hala badagokio).
  • Bankuaren ziurtagiria kontu korronte baten jabe dela egiaztatzeko.
  • Argi puntua pizteko sistemak funtzionatzen duela eta deialdiko oinarrietan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatzea.
  • Egiaztapena Udalak egingo du ofizioz.