Landa gunetan udalaz kanpoko ur hornidura sistema kolektiboentzako diru laguntzak (2019)

Deskribapena:

Oinarri hauen helburua da herriko landa gunetan dauden eta udalaren titularitateko ez diren ur hornidura sistema kolektiboak konpontzeko edo mantentzeko lanak finantzatzeko diru laguntzak banakako ebaluazio erregimenean- emateko prozedura erregulatzea.

Diru laguntzen helburu diren konpontze edo mantentze lanak hornidura kolektiboko sistemetakoak (sare orokorra) izango dira. Salbuespen gisa, sistema indibidualetan egindako konpontze edo mantentze lanak diruz lagundu ahal izango dira, betiere, udal zerbitzu teknikoek aurrez egindako txostenean egiaztatzen baldin bada sare orokorrerako loturarik ezin izan dela egin arrazoi teknikoengatik edo aurrekontu handia eskatzen zuelako.

Norbanakoek, norbanako bezala, ezingo dute diru laguntzarik eskatu.

Elkarteak baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Irabazi asmorik ez izatea eta beraien helburuen artean hobekuntzak sustatzea, elkarbizitza eta elizatearen garapen soziokulturala egotea.
  2. Eusko Jaurlaritzako erroldan legez inskribatuta egotea.
  3. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

Diru laguntzak jaso ahal izango dituzten gastuak landa gunetako udalez kanpoko ur hornidura sistema kolektiboetan egin beharreko jarduerak dira, betiere, honako helburuak dituztenak:

  • Ur-bilketen, ura eramateko bideen, deposituen, arazketa eta desinfekzio ekipoen edo ur horniduraren kalitatea edo fidagarritasuna hobetzeko beste elementu batzuen konponketa edo mantentze-lanak.
  • Baserriak, ur hornidurari lotunerik ez duten etxebizitzak eta eraiki berri diren etxebizitzak ur hornidura kolektiboko sareari lotzeko lotune berriak egiteko obrak. Baserrietako abeltzaintza ustiaketa instalazioetarako lotuneen kasuan, lotunea baserriak duenetik ezin dela egin justifikatu beharko da.
Saila: Elizateak
Egoera: Epez kanpo
Tramitazio presentziala:
Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskaerarekin batera honako agiriak aurkeztu beharko dira:
1. Obra lizentzia edo lizentzia eskatu izanaren egiaztagiria, egin beharreko jarduera motarengatik lizentzia izatea derrigorrezkoa denean.
2. Txosten laburra egindako jarduera azaltzeko.
3. Bankuaren ziurtagiria kontu korronte baten jabe dela egiaztatzeko.
4. Obraren faktura obra egin dela ziurtatzeko.
5. Helburu bererako jasotako edo eskatutako diru laguntzei buruzko erakundearen ordezkariak sinatutako aitorpena.
6. Erakundearen ordezkariak sinatutako aitorpena zerga betebeharrak eta gizarte segurantzarekikoak egunean izateari buruz.

Eranskinak:

GAOn iragarkia (2019/02/14)

Eskaera orria  (PDF)