1. FASEA: zer egin daiteke eta zer ez

2020ko maiatzak 11

Gaur, maiatzak 11, Euskadi deseskalatzearen lehenengo fasean sartu da eta, momentuz, fase horrek maiatzaren 24ra arteko iraupena izango du. Lehenengo fase horrek hainbat aldaketa izango ditu egunerokoan, eta EAEren kasuan honako hauek izango dira:

MUGIKORTASUNA

Udalerria da muga oraingoan ere, hau da eskoriatzarrok Eskoriatzan ibili beharko dugu. Soilik salbuespenezko kasuetan irten ahal izango dugu herritik, hain zuzen ere osasun-, lan-, lanbide- edo enpresa-arrazoiengatik; ohiko bizilekura itzultzeko; hezkuntza- eta prestakuntza-arrazoiengatik; adinekoak, mendekoa, desgaituak edo premia-egoeran dauenak bisitatu edo zaintzeko.

Autoz egiten diren joan-etorriak malgutu egiten dira: posible da ibilgailu pribatu bateko eserleku guztiak betetzea, baldin eta familia-unitate bereko kideak izan edo elkarrekin bizi badira.

Bigarren etxebizitzara ezin izango da joan, probintzia berean egon arren.

KALERA IRTETEA

Jarduerak egin eta paseatzeko baldintzak mantendu egingo dira. 14 urtetik beherakoek egunean ordubeteko mugarekin irteten jarraituko dute. baina ez dute kilometro bateko muga izango.

Kalean egoteko gauza bera: 23:00etatik aurrera ezin izango da inor kalean egon eta, beraz, tabernak ezin izango dira irekita egon ordu horretatik aurrera.

06:00etatik 23:00etara bitartean, edozein momentutan joan daiteke dendetara, tabernetara edo lagunak eta senideak bisitatzera, betiere herri berean bizi badira. 

KIROLA ETA AISIA

Oraingoz ez da kultura- edo aisialdi-ekitaldirik izango. Jarduera fisikoa, kirol profesionala kontuan hartu gabe, banakakoa baino ez da izango, eta aldameneko herrietara joan izango gara kirola egitera. Kirol instalazioak ez dira irekiko, jende asko biltzea saihesteko.

Liburutegiak, museoak, kultura-ekitaldiak eta -ikuskizunak egiten dituzten lokalak eta establezimenduak itxita egongo dira.

HEZKUNTZA

Maiatzaren 18tik aurrera: aurrez-aurreko jarduerara bueltatuko dira Batxilergoko 2. mailako ikasleak eta Goi Mailako Lanbide Heziketako 1. eta 2. mailetakoak. Itzulera oinarrizko eta erdi-mailako Lanbide Heziketako 2. mailako ikasleei zuzenduta dago.

ELIZAK ETA BEILATOKIAK

Mezak eman ahal izango dira, baina elizen edukieraren % 30ean. Eskoriatzan mezak maiatzaren 13an hasiko dira, gehienez 52 lagun batuta.

Beilatokiak aire zabalean egiten badira, gehienez ere hamabost pertsona egon daitezke. Lokal baten barruan egiten badira, hamar herritar baino ezin dira batu. Era berean, errausketarako ehorzketan edo agurrean gehienez 15 pertsonak parte hartu ahal izango dute, horien artean senideak, hurbilekoak eta zerbitzu-emaileak kontatuta, betiere urruntze- eta higiene-neurriak errespetatuz.

GOMENDIOA

Eusko Jaurlaritzak adierazi du gutxienez 2 metroko tartea mantendu behar dela edozein egoeratan. Distantzia hori mantendu ezin den lekuetan, maskarak derrigorrezkoak izaten jarraitzen du.