Erregistro Zibila

Erregistro Zibilari buruzko edozein gai Bake-Epaitegietan aztertzen da, organo judizial hori dagoen udalerriko erroldan dauden herritarrentzat. Kasu batzuetan zuzenean ebatziko dira (ezkontzako seme-alaben jaiotzen inskripzioak), eta beste batzuetan ebatzi behar duen Erregistroko Arduradunari bidaliko zaizkio, baina denak bere udalerriko Erregistro Zibilean egingo dira.

Orientabide gisa, esan dezakegu ondoko gauzak egiten dituztela.

  • Ezkontza zibilen espedienteak
  • Ezkontzan izandako seme-alaben jaiotzen inskripzioak.
  • Erregistro Zibilak egoitza (Eliza edo Udaletxea) duen udalerrian egindako ezkontzen inskripzioak.
  • Erregistro Zibilak egoitza duen udalerrian izandako heriotzen inskripzioak.
  • Jaiotzen, ezkontzen eta heriotzen egiaztagirien laburpenak edo hitzez hitzeko egiaztagiriak ematea, egiaztagiriak Erregistro horretan edo beste edozein Erregistrotan badaude ere, azken kasu honetan Erregistro Zibil batek besteari eskatzen baitizkio.
  • Ezkontitzarmenen inskripzioak.
  • Jaiotza edo ezkontza agiriak lekualdatzeko eskaerak.