Musika eskola

Beheko Errota Eskoriatzako Musika Elkarte Pribatua irabazi asmorik gabeko elkartea da, helburu nagusitzat duena pertsona guztiei, bost urtetik aurrera eta adin-mugarik gabe, zuzendutako musika eskolak ematea, gaurkotasunera egokitutako metodologia erabiliz eta talde-jarduerak sustatuz.

Euskal Dantzako eskolak ere ematen dira 6 urtetik aurrera eta adin-mugarik gabe (helduen taldea dago)

Hezkuntza eskaintza

  • Musika-tailerra: taldeko saioak 5-7 urteko haurrekin, erritmoa, ahotsa eta musika-hezkuntzaren printzipioak lantzeko.
  • Musika-hizkuntza: 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzako talde-saioak, musika-hezkuntzaren alderdi guztiak lantzeko musika-tresna bat ikasteari begira.
  • Musika-hizkuntza helduentzat: helduentzako talde-saioak, musika-hezkuntzaren alderdiak lantzeko.
  • Musika-informatika: talde-saioak, musika beste ikuspegi batetik lantzeko eta teknologia musika-hezkuntzari aplikatuta erabiltzen ikasteko.
  • Tresnak: banakako eta taldeko saioak, non ikasle bakoitzak bere musika-tresnarekin lan egingo duen.
    • Akordeoia, pianoa, biolina, biolontxeloa, zeharkako txirula, klarinetea, saxofoia, gitarra klasikoa, gitarra akustikoa, ukelelea, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa, perkusioa, tronpeta, tronboia, tronpa eta kantu bakarlaria.
  • Abesbatza: abesbatzako bi ikastaro musika hizkuntzako 2. eta 3. mailako ikasleekin.
  • Euskal Dantza: talde-saioak astero.

Taldeak

  • Musika banda
  • Banda txikia
  • Abesbatza
  • Comboak
  • Dantza taldea 

 

 

 

Musika eskola

Hidalga 5
20540 Eskoriatza

Telefonoa: 943 71 49 95
E-posta
musikesko@hotmail.com