Jarduerak Gizarte Zerbitzuetan garatzen dituzten elkarteentzako diru laguntzak (2018)

Deskribapena:

Beraien jarduera gizarte zerbitzuen alorrean egiten duten elkarteei funtzionamendu gastuetarako zein proiektuak egiteko diru laguntzak, norgehiagoka erregimenean, ematea da oinarri hauen helburua.
Diru laguntza eskatu ahal izango dute legez eratutako eta Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan inskribatutako irabazi-asmorik gabeko erakundeek, gizarte zerbitzu jarduerak Eskoriatzan garatu edota betetzen badituzte eta jarduera horiek deialdi honetako helburuarekin bat baldin badatoz.
Gainera, beraien jarduera gizarte zerbitzuetako alorrean garatu beharko dute eta helburutzat izan beharko dute parte hartzea bultzatzea, gizarte boluntariotza eta herritarren arteko elkartasuna sustatzea eta honako talde baten edo batzuetan integratzeko edo gizarteratzeko arazoak dituzten pertsonei arreta egitea: haurrak, gazteak, emakumeak, ezinduak, hirugarren adinekoak, gutxiengo etnikoak, preso ohiak, mendekotasunak dituztenak, pasadizoko jendea eta arrisku sozialean egoteagatik gizarte zerbitzuen laguntza behar duen edozein talde.

Saila: Gizarte zerbitzuak
Egoera: Epez kanpo
Tramitazio presentziala:

Udal Gizarte Zerbitzuak edo Herritarrentzako Harrera Zerbitzua:

Ordutegia: 9:00 – 14:30
Abuztuko ordutegia: 9:00 – 13:00
Telefonoa: 943 71 31 36

Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Elkarte bakoitzak paperean eta formatu digitalean aurkeztu beharko du eskaera:

a) Diru laguntza eskaera, eredu normalizatuaren arabera (I Eranskina).

b) Eusko Jaurlaritzako elkarte eta entitate-erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria. Ziurtagiri horretan helbide sozialari buruzko informazioa agertu beharko da.

c) Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.

d) Erakundeak Gizarte Segurantzarekin eta Foru Aldundiarekin zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. Horrela nahi izanez gero, elkartearen datu horiek jasotzeko baimena eman diezaioke elkarteak Eskoriatzako Udalari (II. eranskina).

e) Banku edo aurrezki entitate batek emandako agiria, erakunde eskatzailea kontu korronte baten titularra dela ziurtatuko duena (II Eranskina).

Eranskinak:

Deialdia eta Oinarriak (GAO – 2018/07/10)

I. Eranskina

II. Eranskina

III. Eranskina