Adikzioak tratatzeko diru laguntzak (2016)
Deskribapena: | Oinarri hauek jendaurrean daude ekainaren 15arte, nahi duenak aztertu eta, hala iritziz gero, erreklamazioak jarri eta iradokizunak egin ditzan. Iradokizunik edo erreklamaziorik ez balego, oinarri horiek behin betiko onartutzat joko dira bestelako erabakirik hartu beharrik gabe. Diru laguntzak, adikzio arazoengatik tratamenduan dauden Eskoriatzako herritarrei EAEko tratamendu-zentro publiko edo hitzartutakoetarako joateko bidaia gastuak ordaintzeko izango dira. Garraio gastutzat hartzen dira garraio publikoan nahiz norberaren ibilgailuan Eskoriatzatik tratamendu-zentrora egindakoak, baina ordaintzeko orduan bi faktore hauek hartuko dira kontuan: gehienez bi pertsonak (eskatzaileak eta laguntzaileak) hilean egindako bidaia kopurua eta garraio publikoko txartela erabilita bidaiak duen kostua. |
---|---|
Saila: | Gizarte zerbitzuak |
Egoera: | Epez kanpo |
Tramitazio presentziala: | Eskoriatzako udalaren harreran edo Gizarte Zerbitzuetan
|
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: | 1. Diru laguntza eskaera, eredu normalizatuaren arabera. I.Eranskina. |
Eranskinak: | OINARRIAK GAO. Iragarkia. Behin betiko onarpena |