Bake-Epaitegiko Bulego Judiziala
Funtzionario horien buru Idazkari Judiziala da, eta herritarrek profesional honi eskatu beharko diote organo judizial horretako gaiei edota Lehen Auzialdiko, Instrukzioko, Zigor Arloko, Lan Arloko edo beste edozein Epaitegitako gaiei buruzko informazioa. Idazkariak herritarra beti hartuko du, edo bestela bere arazoa konpontzeko nora jo behar duen adieraziko dio.
Baina herritarrak kontuan izan behar du Bake-Epaitegiak duen eskumena mugatua dela. Legeak gaitzen ez duen gaietan ezin du erabakirik hartu.
Lehen, Bake-Epaitegia duen udalerri bateko herritarrak beren Epaitegira joan zitezkeen deklaratzera, baina gaur egun ezin dute. Izan ere, eskumen hori aldatu egin dute, eta organo judizial horietan egiten ziren deklarazioetariko asko gaur egun Lehen Auzialdiko Epaile baten aurrean egin behar dira, baina Epaitegi horrek zugandik hurbil jarraitzen du, beste zerbitzu batzuk eskaintzeko.