Erregistro Zibila
Erregistro Zibilari buruzko edozein gai Bake-Epaitegietan aztertzen da, organo judizial hori dagoen udalerriko erroldan dauden herritarrentzat. Kasu batzuetan zuzenean ebatziko dira (ezkontzako seme-alaben jaiotzen inskripzioak), eta beste batzuetan ebatzi behar duen Erregistroko Arduradunari bidaliko zaizkio, baina denak bere udalerriko Erregistro Zibilean egingo dira.
Orientabide gisa, esan dezakegu ondoko gauzak egiten dituztela.
- Ezkontza zibilen espedienteak
- Ezkontzan izandako seme-alaben jaiotzen inskripzioak.
- Erregistro Zibilak egoitza (Eliza edo Udaletxea) duen udalerrian egindako ezkontzen inskripzioak.
- Erregistro Zibilak egoitza duen udalerrian izandako heriotzen inskripzioak.
- Jaiotzen, ezkontzen eta heriotzen egiaztagirien laburpenak edo hitzez hitzeko egiaztagiriak ematea, egiaztagiriak Erregistro horretan edo beste edozein Erregistrotan badaude ere, azken kasu honetan Erregistro Zibil batek besteari eskatzen baitizkio.
- Ezkontitzarmenen inskripzioak.
- Jaiotza edo ezkontza agiriak lekualdatzeko eskaerak.