Merkataritza edo zerbitzu arloko establezimendu berriak irekitzeko edo negozio bat eskualdatzeko dirulaguntzak (2022)

Deskribapena:

Diru laguntza deialdi honetan merkataritza edo zerbitzu establezimendu bat irekitzeko  edo negozio bat eskualdatzeko lokalak alokatzeko edo erosteko diru laguntzak ematen dira.

Saila: Garapen ekonomikoa
Egoera: Epez kanpo
Izendatutako kreditoa: 5560 €
Araudi aplikagarriak:

Oinarriak ele bitan (PDF)

Deialdia – GAO 2022/10/03 (PDF)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2022/11/15
Tramitazio presentziala:

H@ZI – udaletxea

  • Astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30

Informazio gehiago:

Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  1. Eskaera orria. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du):
    • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
    • Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu.
    • Ez duela sexu-diskriminazioagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.
    • Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
    • Ez duela 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.
  2. Eskoriatzako Udalak zuzenean eskatuko dizkie beste administrazio batzuei eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituela egiaztatzeko behar diren datuak. Eskatzailea aurka agertzen bada, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoakegunean dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.
  3. Proiektua azaltzeko txostena.
  4. Proiektua berria baldin bada, ideiaren bideragarritasun plana, Debagoieneko Garapen Ekonomikorako Agentziak balioztatutako bideragarritasun plana.
  5. Enpresa pertsona juridikoa baldin bada: eratze edo aldaketa eskritura (merkataritza-erregistroko inskripzioaren araberakoa) eta identifikazio fiskaleko zenbakia. Horiekin batera, enpresaren izenean eskaera egiten duen pertsona fisikoaren aldeko notario-ahalordearen kopia.
  6. Jarduera egin nahi den lokalaren alokairu kontratuaren edo salerosketa kontratuaren kopia. Kontratu horien ordez lokalaren jabearen zinpeko aitorpena aurkeztu ahal izango da. Bertan, eskatzaileak diru laguntza lortuz gero lokala alokatzeko edo saltzeko konpromisoa jaso beharko da, eta adierazi beharko da lokala non dagoen, alokairuaren prezioa (edo, hala badagokio, salerosketarena) eta kontratuaren indarraldia.
  7. Eskoriatzako udalak zuzenean ziurtatuko du lokalak zein bertan egin beharreko jarduerak udal lizentzia duela edo bere kasuan, aurretiazko jakinarazpena eginda dagoela eta bat datorrela indarrean dagoen legediarekin.