Landa-gune jakin batzuetan telebista antenak ordezteko dirulaguntzak (2023)

Deskribapena:

Telebista-antena lekuz aldatu izanaren ondorioz, Zarimutz elizateko Marulanda eremura eta inguruko baserri batzuetara seinalea ondo heltzeko izandako aldaketa konpontsatzeko dirulaguntzak ematea da laguntza honen helburua.

Dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte laguntzetarako deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31 baino lehen egoitza fiskala Eskoriatzan duten edo Eskoriatzan erroldatutako pertsona fisiko edo juridikoek, betiere, landa gunean jabetzan baldin badute dirulaguntzaren helburu den eraikinen bat eta eraikinak honako erabileretakoren bat baldin badu:

  • Egoitza erabilera.
  • Erabilera orokorra, hala nola, ermitak, auzo-lokalak…

Higiezin guztiak dagokion katastroan alta emanda egon beharko dira.

Saila: Elizateak
Egoera: Epez kanpo
Izendatutako kreditoa: 5000 €
Araudi aplikagarriak:

OINARRIAK eta DEIDALDIA – GAO 2023/04/17

OINARRIAK (PDF)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2023/09/30
Tramitazio presentziala:

H@ZI 

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00 – 14:30

Informazio gehiago

Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  1. Dirulaguntza eskaera orria. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du):
  2. I. Eranskina behar bezala beteta (online tramitazioa egiten dutenek, eranskin hori gehitu beharko dute eskaeran).
  3. Helburu bererako jasotako edo eskatutako dirulaguntzei buruzko aitorpen sinatua.
  4. Eskoriatzako Udalak zuzenean eskatuko dizkie beste administrazio batzuei eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituela egiaztatzeko behar diren datuak. Eskatzailea eskaera orrian horren aurka agertzen bada, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.
  5. Egindako gastuaren faktura.
  6. Udal lizentzia edo legeztatze ekintza.