Landa-auzoetako jarduera soziokulturala edo ekonomikoa dinamizatzeko laguntzak (2023)

Deskribapena:

Eskoriatzako landa-bizitza garatzen eta  mantentzen lagunduko duten jarduera sozio-kulturalak eta ekonomikoak antolatzeko dirulaguntza da, Eskoriatzako landa-auzoetako auzo-elkarteei bideratua.

Saila: Elizateak
Egoera: Epez kanpo
Izendatutako kreditoa: 7500 €
Araudi aplikagarriak:

OINARRIAK eta DEIALDIA – GAO 2023/04/19 

OINARRIAK

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2023/10/31
Tramitazio presentziala:

H@ZI – Herritarren Arreta Zerbitzu Integrala

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00 – 14:30

INFORMAZIO GEHIAGO

  • Garapen Ekonokomiko Jasangarria – 943 71 44 07
Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1.- Dirulaguntza eskaera orria. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du):

  1. Beste erakunde edo organismo batzuei egindako dirulaguntza eskaerak edo horiek dagoeneko emandakoak jasotzen dituen zinpeko aitorpena.
  2.  Elkarteak Gizarte Segurantzaren eta Foru Ogasunaren ordainketak egunean dituela adierazten duen zinpeko aitorpena.
  3. Azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan aipatzen diren dirulaguntzak jasotzeko debekuetatik batean ere ez egotearen zinpeko adierazpena.

2.- I. Eranskina

3.- Elkartea elkarte erroldan irabazi asmorik gabeko elkarte bezala inskribatuta dagoela ziurtatzeko dokumentua eta elkartearen estatutuak. Era berean, elkartearen legezko ordezkariaren notario-ahalordearen kopia edo elkarteen erroldaren ziurtagiria aurkeztuko da, eskabidea sinatu duen pertsonak elkartearen barruan duen kargua jasotzen duena.

4.- Egindako gastuen fakturen originalak edo fotokopia konpultsatuak. Salbuespen kasuetan II. eranskina erantsi.

5.- Eskoriatzako Udalak kasu bakoitzean eska dezakeen beste edozein agiri.