Jubilatuak

Olazar erretiratuen elkartearen helburuak honako hauek dira: erretiratuen interesak zaintzea, garapen soziokulturala sustatzea eta jolas-jarduera parte-hartzaileak antolatzea.

Bazkideak

  • Elkarteko kide egitea borondatezko erabakia da, eta ez du behartzen egin nahi ez den ezer egitera.
  • Erretiroduna edo pentsioduna izan behar da, baina ez da beharrezkoa 65 urte beteta izatea.
  • Urteko kuota Batzar Orokorrak erabakitzen du, eta 85 urtetik gorakoek ez dute ordaindu behar (2024ko urteko kuota 10 eurokoa da).
  • Zuzendaritza Batzordea 4 gizonek eta 4 emakumek osatzen dute, bi urterako. Hilero elkartzen dira eta zereginak banatzen dituzte eta elkarri lagundu lankidetza-giro onean.
  • Lokal bat dago nahi duen guztiak kartetan edo mahai-jokoetan aritzeko, eta hitzaldiak ere izaten dira bertan.

Jarduerak

  • Bingoa: astearteetan, 17:00etatik 18:00etara.
  • Memoria-tailerra: asteazkenetan, 15:30etik 17:00etara.
  • Podologoa: hileko lehen asteazkenetan, goizean.
  • Sukaldearen erabilera: urteko egun guztietan, abuztuan izan ezik.
  • Abokatu-zerbitzua doan, edozein kontsulta egiteko.
  • Eguneko txangoak eta egonaldi laburreko bidaiak.
  • Meriendak eta afariak egun jakinetan.
  • Askotariko zerbitzuak: gurpil-aulkiak eta laguntza hainbat kontutan: Imserso, gakoen eskaera, dokumentuak betetzea…

Informazio gehiago

Jubilatuak

Hidalga kalea,1
20540 Eskoriatza

Telefonoa: 943 71 48 97

Bulego ordutegia:
Astearte eta ostegunetan
11:00-12:30