Erosketa Bonuak (2025)

Deskribapena:

Eskoriatzako herritarrei erosketa bonuak salduko zaizkie, egungo egoera ekonomikoak kaltetutako herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetan gastatzeko (loteria eta bestelako joko establezimenduak, farmaziak eta estankoak salbu).

Adinez nagusia den herritar bakoitzak 15 € balio duen bonu bat erosteko aukera izango du, eta trukean 30 € gastatu ahal izango ditu kanpaina honi atxikitako komertzioetan.

Guztira 933 bonu jarriko dira salgai.

Bonoen kanpaina irailaren 8tik urriaren 31ra artekoa izango da.

Saila: Garapen ekonomikoa
Egoera: Eskaera epea zabalik
Izendatutako kreditoa: 14000 €
Araudi aplikagarriak:

GAO – Oinarriak eta deialdia (PDF)

Tramitazio presentziala:

BONUEN EROSKETA:

  • Irailak 8 – 11:
    • Udaletxean
    • 10:00 – 13:00
    • 17:00 – 19:00
  • Irailaren 12tik aurrera:
    • Udaletxean
    • 10:00 – 13:00

OSTALARIEN eta MERKATARIEN izen-ematea:

  • H@ZI (udaletxea)
  • 8:00 – 14:30
  • Irailaren 1etik  urriaren 31 arte
  • Izen-emate orria (PDF)
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

HERRITARREK bonuak erosteko:

  • NAN agiria.
  • Kreditu txartela, erositako bonuak ordaintzeko.

OSTALARIEK eta MERKATARIEK BONUAK KOBRATZEKO: H@ZIn aurkeztu beharko dute gutunazal itxi batean:

  • Jasotako bonuak, eta horrekin batera erosketa horri dagokion tiketa.
  • Likidazioa egiteko inprimakia. (PDF deskargatu) (Editagarria deskargatu)