Eskoriatzako udalak bi lanpostu atera ditu

2024 / 09 / 17

Eskoriatzako Udalak bi lanpostu eskaini ditu Lehen Esperientzia Profesionala Administrazio Publikoan programaren bidez. Lanpostuek urte beteko iraupena izango dute jardunaldi osoan

Programa hori Lanbidek diruz laguntzen eta kudeatzen du, Europar Batasunak finantzatutako Eraldaketa eta Erresilientzia Berreskuratze Planaren esparruan,  eta 30 urtetik beherako gazte langabetuen lan-munduratzea du helburu.

Udaleko arlo ezberdinetan trebatzeko aukera

Eskoriatzako udalak eskainiko dituen lanpostuak honako hauek dira:

1.- Herritartasun arloko proiektu puntualen teknikaria.
Kultura- eta liburutegi-hedapena, irakurketarako animazioa eta liburutegiko dinamizazioa, kultura-proiektuetan parte hartzeko sustapena eta 2025eko Euskaraldia dinamizatzea . LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA

2.- Udalaren komunikazio arloko proiektuen hobekuntzarako teknikaria.
Garai bateko Telesko herri telebistako irudien artxiboa digitalizatu eta katalogatu, udalaren informazioa eta komunikazio bideak hobetu eta herritarrek udalera helarazi nahi duten komunikazioaren eraginkortasuna optimizatu. LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA

Ikasketa maila

Lanpostu horietako bakoitza betetzeko beharrezko ikasketa maila honako hauek dira:

  • Herritartasun arloko proiektu puntualen teknikaria: GIZARTE, ARTE EDO HEZKUNTZA ZIENTZIETAKO GRADUA edo baliokidea izatea.
  • Udalaren komunikazio arloko proiektuen hobekuntzarako teknikaria: IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA GRADUA edo baliokidea.

Euskara

Euskara mailari dagokionez, Europako Erreferentzia markoaren C1 gaitasun maila eskatuko da bi lanpostuetan. Gaitasun hori honela egiaztatu ahal izango da:

• Dagokion ziurtagiria aurkeztuta
• Helburu horretarako Udalak egingo duen proba gaindituta (lortutako emaitzak ez du inolako baliorik izango deialdi honetatik kanpo).

Bestelako betekizunak

Horrez gain, nahitaez bete beharreko baldintza izango da:

  •  30 urte baino gutxiago izatea
  • Lanbiden erregistratua egotea
  • Ikasketa gradua 2021etik hona amaitu izana.

Ez da nahitaezko baldintza prozesuan zehar langabezian egotea, baina bai kontratazioa egiteko unean. Modu honetan, aukera emango zaie Lanbiden izena emanda egon daitezkeen eta lanean ari diren hautagai posible guztiei.

Lanean hasteko aurreikusten dena data: azaroa

Izen-ematea

Izen-ematea eta lehen hautaketa Lanbideren Arrasateko bulegoaren bidez egin beharko da irailaren 27a baino lehen

Oinarriak

OINARRIAK Herritartasun_arloko_teknikaria

OINARRIAK_Komunikazio_arloko_teknikaria