Irisgarritasun Plana jendaurrean
2021 / 05 / 21Eskoriatzako Udalean indarrean dagoen Irisgarritasun Plana 2008koa da, eta aurten plan horren handitzea egin eta 2021eko maiatzaren 11ko plenoan planaren handitzeari hasierako onarpena eman zitzaion.
Hasierako onarpen hori jendaurrean jartzen da eta kontsultagai dagoen dokumentazio osoa webgune honetan publikatzen da, interesdunek aztertzeko aukera izan dezaten eta egoki iritzitako alegazioak edo iradokizunak egin ditzaten. Jendaurreko informazio-aldia bukatuta alegaziorik edo iradokizunik aurkezten ez bada, bestelako erabakirik hartu beharrik gabe, behin betiko onartuta geratuko da.
Hona hemen espedienteko dokumentazio osoa:
- Irisgarritasun Planaren handitzea
- 1. alea – Ikuspegi orokorra – ESKORIATZA
- 2. alea – Arautegia – ESKORIATZA
- 3.alea – Bide publikoa – ESKORIATZA
- 4. alea – Eraikinak – ESKORIATZA
- 5.alea – Garraioa – ESKORIATZA
- 6.alea – Komunikazioa – ESKORIATZA
- 7.alea – Laburpena – ESKORIATZA
Alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko azkeneko eguna ekainaren 18a izango da eta bide hauetakoren bat erabilita egin daiteke:
- Online (ziurtagiri digitala behar da)
- Presentziala:
- Lekua: Herritarrentzako arreta zerbitzua (udaletxea)
- Ordutegia: 9:00 – 14:30