Kultura arloko dirulaguntzak: programak edo jarduerak eta jaiak
2025 / 05 / 20
Gaur,  2025ko  maiatzaren  20an  Gipuzkoako  Aldizkari  Ofizialean  kutura  arloko  dirulaguntzak  argitaratu  dira.
- Eskoriatzan 2025ean egingo diren kultur programak eta jarduerak.-DEIALDIA ETA OINARRIAK
 - Eskoriatzako auzoetan eta elizateetan jaiak antolatzeko dirulaguntzak.-DEIALDIA ETA OINARRIAK
 
ZEINEK ESKATU DEZAKE
- Erakundeek: Ofizialki inskribatuta dauden elkarteek
 - Pertsona fisikoek: 18 urtetik gorako eskoriatzarrek
 
DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO MODUAK ETA EPEAK
Eskaerak sinatuta, eredu normalizatuaren arabera eta dagokien dokumentazioarekin batera, modu presentzialean edo telematikoan aurkeztu beharko dira ekainaren 21a baino lehen.
- Elkarteek eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dute, eguneko 24 ordutan, asteko 7 egunetan, Eskoriatzako Udalaren egoitza elektronikoan
 - Pertsona fisikoek, eskaera presentziala egiteko aukera izango dute, astelehenetik ostiralera, 9:00etik 14:30era udalaren H@ZI zerbitzuan. Nahi izanez gero, pertsona fisikoek ere erabili dezakete goiko esteka, eskaera online egiteko
 
DOKUMENTAZIOA
Eskatzaileek ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dituzte:
- KULTUR PROGRAMAK ETA JARDUERAK
 - JAIAK
 
OHARRAK
Tramitazioa errazteko, dirulaguntza eskatu nahi duten taldeek edo pertsonek hitzordua eska dezakete, dirulaguntza honi buruzko xehetasunak jasotzeko. Hitzordua eskatzeko:
- H@Zi – 8:00 – 14:30
 - 943 71 44 07
 - hazi@eskoriatza.eus
 
INFORMAZIO GEHIAGO
