EskoHitza 2012

Zertan erabili eskoriatzarren dirua?

Eskoriatzarron dirua zertan erabili aztertzeko parte-hartze bilerak deitu zituen Udalak

 B I L E R A K

Eskoriatzako Udala 2013ko ekintza plana eta aurrekontua prestatzen ari zen  eta ez zuen  aukerarik galdu nahi herritarrek aurrekontuei buruz zuten iritzia ezagutzeko, eta ahal den neurrian iritzi hori aurrekontuetan islatzeko. Horregatik, arlokako bilerak antolatu ziren eta bilera horietara herriko eragileak nahiz interesa izan zezaketen herritar eta norbanakoak gonbidatu ziren. Bileretan, 2013ko kudeaketa planaren zirriborroa aurkeztu zuen udalak eta parte-hartzen zuten guztiekin batera aurrekontu lehentasunak adosteko lan egingo zen.OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Arloka antolatutako  bileren egutegia:

  • Kultura arloa: Abenduak 12, 18:00etan, Ibarraundi museoan
  • Kirol arloa: Abenduak 17, 18:30etan, Ibarraundi museoan
  • Ingurumena eta turismoa arloak: Abenduak 18, 19:00etan, Ibarraundi museoan
  • Gizarte ongizate arloa: Abenduak 19, 17:00etan, Ibarraundi museoan

E R A K U S K E T A

Horrez gainera, 2013rako aurreikusten ziren proiektu esanguratsuen erakusketa egin zen Ibarraundi museoan. Erakusketa honen helburua ere bileretan landutako berbera zen, hain zuzen ere udalak egin asmo zituen inbertsio esanguratsuenak aurkeztea eta horiei buruzko herritarren iritzia ezagutzea. Erakusketa  egutegia:  Abenduaren 17tik 21era, 17:00 – 19:00, Ibarraundi museoan

Herritarrek informazioa jaso ondoren, aurkeztutako 10 proiektuen arteko bozketa egin behar zuten 10 puntu emanez interesgarrienari eta 1 interes gutxien zuenari. Botoa emateko aukera udal webgunean ere jarri genuen eta guztira 126 pertsonak hartu zuten parte bozketan

Zertan dira orduan esandakoak?
Taula honetan ikus daitezke botoetara jarritako proiektuek lortutako puntuak eta lehentasunen artean izandako sailkapena. Gainera, proiektuen gaur egungo egoera ere ondorengo taulan zehazten da:

  • 1.- Kalea asfaltatzea

Puntuak: 883
Aurrekontua: 96.000€
Gaur egungo egoera: eginda

web_antsoategi_229_127
  • 2.- Zaldibar aparkalekua

Puntuak: 781
Aurrekontua: 58.000€
Gaur egungo egoera: eginda

web_zaldibar aparkalekua_229_127
  • 3.- Kalea oinezkoentzako jartzea.

Puntuak: 770
Aurrekontua: 30.000€
Gaur egungo egoera: eginda

web_peatonalizazioa_229_127
  • 4.- Zaldibar antzokirako ekipamendua

Puntuak: 606
Aurrkontua: 100.000€
Gaur egungo egoera: eginda

web_luces del teatro_229_127
  • 5.- Autobus geltokia lekuz aldatzea

Puntuak: 580
Aurrekontua: 11.000€
Gaur egungo egoera: eginda

web_autobus geltokia_229_127
  • 6.- Olazareko horma egonkortzea.

Puntuak: 570
Aurrekontua: 51.000€
Gaur egungo egoera: eginda

web_olazarreko orma egonkortu_229_127
  • 7.-Zaldibar antzokiaren ingurua urbanizatzea

Puntuak: 473
Aurrekontua: 90.000€
Gaur egungo egoera: eginda

web_zaldibar_229_127
  • 8.- Gaztañaduiko ur-hodia aldatzea.

Puntuak: 432
Aurrekontua: 54.000€
Gaur egungo egoera: eginda

web_ur hodia_229_127
  • 9.-Ur biltegietan gailuak jartzea.

Puntuak: 427
Aurrekontua: 22.000€
Situación actual: eginda

web_ura_229_127
  • 10.- Kiroldegiko gimnasioa hobetu.

Puntuak: 426
Aurrekontua: 16.000€
Gaur egungo egoera: eginda (hasierako proiektua aldatu zen)

kiroldegiko gimnasioa_web_229_127

Ez ziren lehentasunen artean geratu.

  • 11.- San Pedro urbanizazioa (3. Fasea)

Puntuak: 375

DOCU_DVA
  • 12.- Luis Ezeizan hobekuntzak egitea.

Puntuak: 335

web_luisezeiza_229_127
  • 13.- Udaletxean hobekuntzak egitea                           .

Puntuak: 66

web_udaletxea_229_127

Eskohitza2013-txostena