_MG_6413_0573

EskoHitza 2014.- Azaroak 8ko ekitaldia

Azaroaren 8an, zapatua, EskoHitzaren laugarren ekitaldia gauzatu zen, lehenengo urtean egindakoaren formatua errepikatuz. Herritar ugari batu zen, bakoitzak berea esan eta denok denona entzuteko. Lehenengo eta behin azken urteotan egindako proiektuak baloratu ziren.

Lehenengo urteko EskoHitzan parte-hartu zuten herritarrek proposatutako helburuen betetze maila aztertu ondoren, hurrengo hiru urteetarako proiektu berriak identifikatu ziren

Azaroaren 8ko ekitaldiari buruzko informazioa

Erakusketa

Abenduaren 1etik  5era, Kultur Etxean, EskoHitza prozesuari buruzko informazioa jasotzen duen erakusketa ikusi ahal izango da. Bertan daude:

  • Egindako proiektuei buruzko balorazioak eta hurrengo hiru urteetarako ekarpenak.
  • Udalak egin asmo dituen, baina herritarren iritzia jaso nahi duen, lau proiekturi buruzko informazioa.

Aldizkaria eta informazioa

Hemen PDF formatuan ikus daiteke herriko etxeetara banatu den aldizkaria eta aldizkari horretan modu laburtuan ageri diren taula guztiak, formatu zabalagoan jasotzen duen atala.