EskoHitza 2013

Krisiaren aurrean zer proposatzen duzu?

2013ko abenduan egindako Eskohitzaren ardatza krisia izan zen, hori baita herritarrengan eragina duen arazo larrienetako bat.  Eskoriatzako Udalak 90.000 € baino gehiago erabili zituen 2013an gizarte laguntzak emateko eta enplegua sustatzeko. 2014ra begira, berriz, zerga eta tasa gehienak ez igotzeaz gain, aurrekontuetan 10.000 € gehiago erabiliko ditu jasaten ari garen egoera honi aurre egiten laguntzeko Eskoriatzari eta eskoriatzarrei.
Udalak gai horretan egin dezakeenari buruzko herritarren iritziak, ideiak eta proposamenak ezagutzeko bi bilera egin ziren 2013ko abenduan. Gainera, bilerara joaterik izan ez zutenen ekarpenak jasotzeko beste bide batzuk ere egokitu ziren, bai telefono bidez, bai internetez eta baita udaletxean, liburutegian eta kiroldegian dauden buzoien bitartez ere.

SAM_2290

 

 

Jasotakoetatik zer egingo da 2014an?
Hauek dira landu diren lerro nagusiak, eta 2014an 10.000 euro honako hauetan inbertituko dira.

1. Ekintzaileentzako laguntzak eta lokalak.
2. Merkatari elkarteari bideratutako diru kopurua haunditu.
3. Autokarabana gune bat sortzea turismoa indartzeko.
4. “Zuk zeuk egin” ikastaroak antolatu (dirua aurreztu ahal izateko).
5. Energiaren astea antolatzea eta aldi baterako kontsultoria zerbitzua eskaintzea energia (eta dirua) nola aurreztu azaltzeko.
6. Ikastaroak antolatzea Udalarentzat lanak egiteko lan poltsak osatzeko.