2012ko indusketak

2012. urtean aztarnategiko hiru puntu zehatzetan zentratu zen proiektua:

Batetik, mendebaldeko harresia garbitu eta sendotzea, zailtasunak izan zituenak, oso hondatuta baitzegoen eta horma zati bat erorita. Bestetik, hegoaldean, harresiaren ibilbideari jarraituz, beste zundaketa bat egitea.

Indusketa

Azkenik, ermitako zorua konpontzeko zorua altxatu behar zela aprobetxatuz, ermitapean lan arkeologikoa egitea gazteluaren dorre nagusiaren egituraren aztarna bila, dorrea eremuko leku garai honetan egongo zela uste baita.

2012. urteko kanpaina leku zehatz horietan egin zen.

Ermita barruan egindako lanak, hau da, zurezko zorua kendu ondoren egindako zundaketak, ezin dezakegu esan interesgarriak izan direnik, zorua egiterakoan harkaitza lautzeko egindako arbastatze lanak izan ezik. Ez zen dorrearen aztarnarik agertu, eta beraz, litekeena da ermita egiterakoan kentzea harkaitzean eta eraikuntzan zeuden aztarnak.

indusketak3Ermitako antzinako zorua kentzeko prozesua. 2012ko urria.

Egoera txarrean zegoen ermitako zurezko zorua altxatu ondoren, eta harri txikiz osatutako geruza kendu, harkaitza agertu zen. Ez zen agertu dorrearen kokapenaren berri emango ligukeen zutabe zulorik edo zimendurik, baina, litekeena da ermitak bere jatorrizko itxuran aldaketa garrantzitsuak jasan izana eta aztarna zaharragoak kenduta izatea. Zoritxarrez ez daukagu horri buruzko dokumentaziorik.
Ermitaren hegoaldean, euskarri bezala jarritako harri ilara baten atzealdean, XIX. mendeko txanpon sorta bat agertu zen, zundaketa honetako aurkikuntza garrantzitsuentzat jo dezakeguna.

Indusketak2

 

Hegoaldeko harresiaren ondoko lanak

Arkeologia lana harresiaren ondoan hasi genuen, gazteluaren harresia bistararazteko, sendotzeko eta bisitarientzako egokitzeko egiten ari garen lanen ibilbideari jarraituz.

Okupazio aldien kronologia ikertzen jarraitzeko funtzioa ere bazuten lanek.