Bake-Epaitegi mota ezberdinak
Batzuk astelehenetik ostiralera daude irekita, eta Bake-Epaitegi deitzen direnak dira horiek. Beste batzuk, ordea, asteko egun jakin batzuetan bakarrik daude irekita (Bake-Epaitegietako Idazkaritzen Elkarteak).
Zergatik gertatzen da hori?
7.000  biztanletik  beherako  udalerrietan,  edota  Bake-Epaitegien  Idazkaritzen  Elkarteren  batean  barne  hartuta  ez  dauden  udalerrietan,  Udaletxeko  langileek  beteko  dute  Bake-Epaitegien  zeregina.
Pertsona  horrek  Justiziako  beste  zenbait  profesionalekin  batera,  asteko  egun  bakoitzean  udalerri  ezberdin  batera  joan  beharko  du,  noski,  eta  bere  Bake-Epaitegia  egun  horretan  egongo  da  irekita  beraz,  eta  bertan,  zuri,  herritar,  zein  egunetan  joan  behar  duzun  adieraziko  dizun  informazioa  emango  dizute.
Oso herri txikietan (7.000 biztanletik beherakoetan), duela urte gutxi arte ez zeukaten justiziako pertsonal profesional espezifikorik, eta ez zieten arreta egokia eskaintzen. Horregatik sortu ziren Idazkaritzen Elkarteak (Idazkari berak zenbait udalerri barne hartzen ditu), herrian bertan orientabidea eskainiko duen pertsona bat egon dadin, bai eta herritarrak udalerri batetik bestera ibil ez daitezen ere.
