Gaztañaudi 22
20540 Eskoriatza
Telefonoa: 943 71 47 16
E-posta: admieskoriatza@gmail.com
Adinekoei ostatua, mantenua eta zaintza orokorra eta jarraitua eskaintzen dizkieten zentroak dira.
Honako zerbitzu hauek eskaintzen dituzte:
Eskuhartze psikosozialeko programak garatzen dira egoiliarren alor kognitibo, psiko-afektibo eta harremanak ondo mantentzeko edo hobetzeko, eta senideei aholkularitza eskaintzen zaie prebentzio programen bitartez.
Egoiliarren osasun beharrak artatzen dira. Bakoitzak dituen gaixotasunen jarraipena egiten da, eta aldi berean beharrezkoak diren zainketak antolatzen dira. Eguneroko ekintzetan beharrezko laguntza eman eta larrialdi egoerak kudeatzen dira.
Zerbitzu mediko presentziala dago astearteetan eta asteko gainerako egunetan telefono bidezko arreta eskaintzen da; erizaintza-zerbitzua astelehenetik ostiralera dago, eta fisioterapia zerbitzua ere eskaintzen da astelehen, asteazken eta ostiraletan.
Erizaintza laguntzaileen zerbitzua egunero eguneko 24 orduetan eskaintzen da, eta zerbitzuak gainbegiratzen dira.
Eskoriatzako Udaleko Gizarte Zerbitzuetan tramitatzen dira. Tfnoa.: 943 71 44 07.