Mugikortasuna

1.  FASEA

ERDIGUNEKO TRAFIKOAN ALDAKETAK Planoa_bakarrik

Hauek dira proposatzen diren aldaketa nagusienak:

  • Erdiko kalea: Jose Arana kalea gaur egun norabide bakarreko bidea da eta aurrerantzean bi norabidetako errepidea izatea proposatzen da.
  • Dorletatik Sorautzera: Gaur egun Dorletatik Sorautzera dagoen bide zatiaren norabidea aldatzea proposatzen da eta noranzko berria Sorautzetik Dorletara bitartekoa izatea.
  • Olazar atzealdea, kanposantu azpian: Olazarko 10, 11 eta 12 zenbakidun etxeen atzealdeko norabidea aldatu eta goranzkoa jartzea proposatzen da. Modu horretara bide edo garaje horietatik irtetzen dutenek, bi norabidetarako aukera izango dute, Sorautzetik – Dorletarako bidea edo Olazarretik beherakoa.

 

ZEBRABIDE BERRIAK

Planoa_zebrabideak_bakarrikHauek dira proposatzen diren bi zebrabide berriak:

  • Gaztañadui kalean: Gorosarri plaza baino apur bat beherako koskadun zebrabidea jartzea.
  • Intxaurtxueta auzoa: Apotzagako bidean koskadun zebrabidea jartzea. Zebrabide hau jarri ahal izateko Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimena beharko da, eskatuta dago eta erantzuna epe laburrean jasotzea espero da.

EKARPENAK EGITEA

Fase honetako aldaketak jendaurrean daude azaroaren 23tik abenduaren 11 bitartean. Bi panelak honako leku hauetan ikus daitezke: kiroldegia, liburutegia eta kultur etxea.

Erdiguneko trafiko aldaketaren panela, gainera, udaletxean eta Kokots tabernan ere ikus daiteke.

Leku horietan postontziak daude herritarrek iradokizunak bertan egin ahal izan ditzaten, baina gainera emailez ere egin ahal izango dira: hiriberritzeplana@eskoriatza.eus