Eskoriatza Bizirik Bonuak (2023)

Deskribapena:

Eskoriatzako herritarrei erosketa bonuak salduko zaizkie, egungo egoera ekonomikoak kaltetutako herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetan gastatzeko (loteria eta bestelako joko establezimenduak, farmaziak eta estankoak salbu).

Adinez nagusia den herritar bakoitzak 20 € balio duen bonu bat erosteko aukera izango du, eta trukean 30 € gastatu ahal izango ditu kanpaina honi atxikitako komertzioetan.

Guztira 2.500 bonu jarriko dira salgai.

Saila: Garapen ekonomikoa
Egoera: Epez kanpo
Izendatutako kreditoa: 25000 €
Araudi aplikagarriak:

OINARRIAK (PDF)

OINARRIAK eta DEIALDIA (GAO – 2023/03/28)

Tramitazio presentziala:

BONUEN EROSKETA:

  • Ibarraundi museoa
  • Ordutegia:
    • Martxoak 27 – apirilak 5:
      • 10:00 – 13:00
      • 17:00 – 19:00 (ostiraletan ez)
    • Apirilaren 11tik aurrera:
      • 10:00 – 13:00 (asteartetan bakarrik)

OSTALARIEK eta MERKATARIEK:

  • H@ZI (udaletxea)
  • 8:00 – 14:30
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

HERRITARREK bonuak erosteko:

  • NAN agiria.
  • Kreditu txartela, erositako bonuak ordaintzeko.

OSTALARIEK BONUAK KOBRATZEKO: Udaletxeko Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dute gutunazal itxi batean:

  • Jasotako bonuak, eta horrekin batera erosketa horri dagokion tiketa.
  • Likidazioa egiteko inprimakia. (PDF deskargatu) (Editagarria deskargatu)