Eskoriatza Bizirik BONUAK (2021)

Deskribapena:

MERKATARITZAN, OSTALARITZAN ETA BESTELAKO ZERBITZUAK EMATEN DITUZTEN ZERBITZUETAN (estetika eta osasun zentruak adibidez) GASTATZEKO BONUAK. EZIN DIRA ERABILI LOTERIA ETA BESTELAKO JOKO ESTABLEZIMENDUETAN, FARMAZIAN ETA ESTANKUAN.

  • Kanpainaren helburua da Covid 19 pandemiaren osasun larrialdiak sortutako kalteak arintzen  laguntzea.  Hau da, erosketa bonuak sortzea herritarrei  saltzeko,  Eskoriatzako establezimenduetan kontsumitu  ditzaten, eta horrela, udalerriko ekonomiari bultzada eman diezaioten.
  • Kanpainaren onuradunak: alarma egoeragatik itxita egon diren Eskoriatzako merkatari, ostalari eta bestelako zerbitzuak ematen dituzten profesionalak (estetika eta osasun zentruak), loteria eta bestelako joko establezimenduak, farmaziak eta estankoak, salbu.
  • Bonuen erosleak:  adinez nagusiak diren Eskoriatzan erroldatutako pertsonak.
  • Guztira 2.100 bonu jarriko dira salgai.
  • Kanpainaren faseak eta fase bakoitzean salgai jarriko den  bonu kopurua. Kanpainak 3 fase izango ditu.
    • 1. fasean: (ekaina) ………………. 700 bonu, abuztuaren 31ra arte gastatzeko.
    • 2. fasean: (iraila)…………………… 700 bonu, azaroaren 31ra arte gastatzeko.
    • 3. fasean: (azaroaren 15a) ……..700 bonu, abenduaren 31ra arte gastatzeko.

Xehetasun gehiago oinarrietan kontsultatu.

Saila: Garapen ekonomikoa
Egoera: Eskaera epea zabalik
Izendatutako kreditoa: 31500 €
Tramitazio presentziala:

BONUEN EROSKETA:

3 fase egongo dira: ekaina, iraila eta azaroa.

  • Ibarraundi museoa
  • Astelehena eta ostirala 11:00 – 13:00
  • Asteazkena 17:00 – 19:30

OSTALARIEK

  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (udaletxea)
  • 9:00 – 14:30
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

HERRITARREK bonuak erosteko:

  • NAN agiria.
  • Kreditu txartela, erositako bonuak ordaintzeko.

OSTALARIEK BONUAK KOBRATZEKO: Udaletxeko Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dute gutunazal itxi batean:

  • Jasotako bonuak, eta horrekin batera erosketa horri dagokion tiketa.
  • Likidazioa egiteko inprimakia. (PDF deskargatu) (Editagarria deskargatu)
Araudi aplikagarriak:

OINARRIAK_euskaraz (PDF deskargatzeko)

OINARRIAK_gazteleraz (PDF deskargatzeko)