Euskara eta kulturartekotasuna AISIALDIAN dirulaguntza (2026)

Deskribapena:

Oinarri hauen helburua da herriko talde eta/edo elkarteek euskaraz antolatutako aisialdiko jardueren matrikula edota kuotaren kostuari aurre egiteko dirulaguntzen baldintzak arautzea, haurrek euskararen ezagutza areagotzeko, eta haien gizarteratze soziokulturala errazteko.

Eskaerak aurkezteko 2 epe egongo dira:

  • Lehenengoa, iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den biharamunean hasi eta 2026ko irailaren 30ean bukatuko da. Epe hau 2026-2027 ikasturtean irailaren 30 baino lehen Eskoriatzako ikastetxe batean matrikulatuta dauden ikasleentzako izango da.
  • Bigarrena, 2026ko urriaren 1etik abenduaren 13a bitartekoa izango da. Epe hau Eskoriatzako ikastetxe baten irailaren 30a baino beranduago matrikulatu diren ikasleei zuzendutakoa izango da.
Saila: Euskara
Egoera: Eskaera epea zabalik
Izendatutako kreditoa: 4000 €
Araudi aplikagarriak:
  • Oinarriak (PDF)
  • GAO – Oinarriak eta deialdia (PDF – 2026/09/10)
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2026/12/13
Tramitazio presentziala:

H@ZI – udaletxea

  • Astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30

Informazio gehiago

Tramitazioa online: Egoitza elektronikoa
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Eskaera orria. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du):
    • Gizarte Segurantzarekiko eta Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak egunean dituela.
    • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
    • Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu.
    • Ez duela sexu-diskriminazioagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.
    • Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
    • Ez duela 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.

Eskoriatzako Udalak zuzenean egiaztatuko ditu onuradunen betekizunak, datuen bitartekaritza-plataformak eta beste administrazio batzuek dituztenak erabilita. Era berean, zuzenean hartuko ditu balorazio-irizpideei buruzko datuak ere, eta horretarako harremanetan jarriko da adingabea matrikulatuta dagoen ikastetxearekin. Hala ere, eskatzaileak uko egin diezaioke egiaztapen horri. Kasu horretan, oinarri hauetan ezarritako baldintzak eta baremazio-irizpideak egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu, hurrenez hurren oinarri hauen 8. eta 10. artikuluetan zehazten direnak.