Kiroletako diru laguntzak (2019)

Deskribapena:

Eskoriatzan ohiz kanpoko kirol jarduerak –jolas izaerakoak nahiz lehia izaera dutenak– antolatzeko norgehiagoka erregimenean ematen diren diru laguntzak emango dira. Kirol jarduera horien xede da herrian kirola eta boluntariotza sustatzea, onuradunek ezingo dute irabazi asmorik izan eta lagundutako jarduerak herri  mailako kirol arloan interes orokorrekoak izan beharko dira. Jarduerok bat etorri beharko dira Udaleko Kirol batzordearen helburuekin; hau da, kalitatezko kirol jarduerak eskaini herrian eta Eskoriatzako herritarrekin eta kirol elkarteekin lankidetza bultzatu.

Saila: Kirolak
Egoera: Epez kanpo
Tramitazio presentziala:
  • Udal Erregistro Orokorra (udaletxea)
  • Ordutegia: 9:00 – 14:30 – ABUZTUKO ORDUTEGIA: 10:00 – 13:00
  • INFORMAZIO GEHIAGO:
Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Eskabide orria  (I. eranskina)
  •  Identifikazio Fiskaleko Kodearen kopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena.
  • Pertsona fisikoek, Eskoriatzan erroldatuta daudela egiaztatzeko agiria; eta pertsona juridikoek, IFK eta erakundearen egoitza soziala.
  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean daudela egiaztatzeko ziurtagiriak (II. eranskina). Interesdunek, hala nahi izanez gero, adierazpen bat sina dezakete, eta bertan adierazi berariaz baimena ematen dietela ziurtagiriak egin behar dituzten erakundeei datuok Eskoriatzako Udalari lagatzeko. (V. eranskina)
  • Lekukotza, ziurtagiriak edo, hala badagokio, erantzukizunpeko aitorpena, eskatzaileak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege orokorreko 13.2 artikuluan onuradun izatea eragozten duten baldintzetako bat bera ere ez duela agertzeko.
  • Banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako agiria, diru laguntza eskatzaileak bere izenean kontu korronte bat duela ziurtatzeko. Dokumentu hori laguntza lehen aldiz eskatzen denean edo kontuan aldaketaren bat gertatu denean aurkeztu beharko da soilik.
  • Gutxienez 300.000 €-ko estaldura izango duen aseguruaren agiria (kopuru hori txikiagoa izan daiteke, antolatutako kirol jarduerak dituen ezaugarri jakinen arabera).
  • Antolatutako jarduerarengatik beste laguntza batzuk jasotzen dituen edo ez adierazteko zinpeko aitorpena (IV. eranskina).
  • Laguntza lehen aldiz eskatzen duten erakunde pribatuek, aurrekoez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroaren ziurtagiria ekarri beharko dute, bertan izena emanda daudela ziurtatzeko.
  • Jardueraren buruzko informazioa (III. eranskina)
Eranskinak:

GAO iragarkia (2019/07/22)

Oinarriak_ 2019

I.Eranskina_2019

II.Eranskina_2019

III.Eranskina_2019

IV.Eranskina_2019

V.Eranskina_2019