| Deskribapena: | 
							Diru  laguntza  hauen  helburua  2018rako  Eskoriatzan  egingo  diren  kultur  programak  eta  jarduerak  antolatzeko  norgehiagoka  erregimenean  ematea  da. 
Programa  edota  jarduera  horiek  Udaleko  Kultura  arloko  helburuekin  bat  etorri  beharko  dira,  hain  zuzen  ere,  honako  hauekin: 
1.-  Herriko  kultur  egiturari  laguntza  eman,  zabaldu  eta  sustatu,  kultur  sorkuntzari  laguntzeko  ereduak  finkatuz. 
2.-  Herritarrei  oro  har  zuzendutako  ondorengo  diziplinetako  sorkuntzara,  ekoizpenera  eta  kultur  hedapenera  bideratutako  programa  eta  jarduerak  babestea,  zabaltzea  eta  sustatzea:  musika,  dantza,  antzerkia,  folklorea,  arte  plastikoak,  ikus-entzunezkoak,  argitalpenak  eta  abar. 
3.-  Gazteen  parte  hartzea  lagundu,  zabaldu  eta  sustatzea  gazteentzako  jarduerak  antolatuz. 
4.-  Euskal  historiaren  eta  kulturaren  -bereziki  Eskoriatzakoarenak-  balore  propioak  transmititzeko  programak  edota  jarduerak  lagundu,  zabaldu  eta  sustatzea. 
5.-  Euskaraz  edo  euskararen  erabilera  sustatzeko  egindako  programak  edota  jarduerak  lagundu,  zabaldu  eta  sustatzea. 
 | 
						
																								
                                    | Aurkeztu beharreko dokumentazioa: | 
                                    Diru  laguntza  eskatzeko  dagokion  inprimakia  bete  beharko  da  (I.  eranskina)  eta  diru  laguntza  eskatzeko  ahalmena  duen  pertsonak  sinatu  ondoren,  aurkeztu.  Eskaera  inprimakiarekin  batera  ondorengo  dokumentuak  ere  aurkeztu  beharko  dira: 
a.1)  Pertsona  fisikoek,  NANaren  fotokopia. 
a.2)  Elkarteek  elkarte  erroldan  irabazi  asmorik  gabeko  elkarte  bezala  inskribatuta  dagoela  ziurtatzeko  dokumentua  eta  elkartearen  estatutuak. 
Elkartea  ez  baldin  badago  erroldan  inskribatuta,  bere  kurrikuluma  aurkeztu  behako  du:  helburuak,  giza  baliabideak  eta  baliabide  materialak,  egoitza  eta  gaur  egunera  arte  egindako  jarduerak.  Elkartearen  arduradunaren  edo  lehendakariaren  NANaren  fotokopia  bat  ere  aurkeztu  beharko  du. 
Dena  den,  eskatutako  diru  laguntza  3.000  eurokoa  edo  handiagoa  izanez  gero,  derrigorrezkoa  izango  da  elkartea  elkarteen  erroldan  inskribatuta  egotea  diru  kopuru  hori  eman  ahal  izateko. 
b)  Diruz  laguntzea  eskatzen  den  programa  edo  jarduera  azaltzeko  txostena.  Bertan,  beharrezko  izango  da  ondorengo  puntu  guztiak  eta  bakoitza  jasotzea  behar  bezala  zenbakituta  eta  hemen  ezarritako  hurrenkeran: 
- Diruz  laguntzea  eskatutako  programaren  edo  jardueraren  izena.
 
- Programa  edo  jardueraren  deskribapena,  unean-uneko  jarduera  zehatza  den  edo  denboran  zehar  jarraipena  izan  duen  edo  izan  behar  duen  zehaztuz.  Azken  kasu  horretan,  deialdiaren  helburu  denak  aurreko  urteetan  egindako  jarduerei  jarraipena  nola  ematen  dien  labur  deskribatu  beharko  da.
 
- Jarduera  egingo  den  data  zehatzak  eta  jardueraren  iraupena.
 
- Jarduera  egiteko  dituen  baliabide  tekniko  eta  materialak  eta  giza  baliabideak.
 
- Jardueraren  hizkuntza
 
- Kalkulatzen  den  parte  hartzea.
 
- Jarduera  zabaltzeko  erabilitako  baliabideak.
 
-  Jardueraren  aurrekontu  zehatza,  gastuak  eta  diru  sarrerak  xehetasunez  banakatuta.  Diru  sarreretan  zehaztu  behar  da  eskatzen  den  diru  laguntzaren  zenbatekoa  (gehienez  ere  jardueraren  kostu  errealaren  %80a).  Era  berean,  antolatzailearen  ekarpena  zehaztu  beharko  da,  gutxienez  %20a  izan  beharko  dena.
 
 
c.-  Baimena,  erantsitako  ereduaren  arabera,  Udalak  egiaztatu  ahal  izan  dezan  elkarte  hori  egunean  dagoela  Gizarte  Segurantzarekiko  eta  Foru  Ogasunarekiko  ordainketetan. 
d)  Beste  erakunde  edo  organismo  batzuei  egindako  diru  laguntza  eskaerak  edo  horiek  dagoeneko  emandakoak  jasotzen  dituen  zinpeko  aitorpena.  (ereduaren  arabera) 
e)  Azaroaren  17ko  38/2003  Legeko  13.  artikuluko  2.  eta  3.  ataletan  aipatzen  diren  diru  laguntzak  jasotzeko  debekuetatik  batean  ere  ez  egotearen  zinpeko  adierazpena 
 |