Deskribapena: |
Eskoriatzako landa-auzoetako auzo-elkarteei Eskoriatzako landa-bizitza garatzen edota mantentzen lagunduko duten jarduera sozio-kulturalak edota ekonomikoak antolatzeko dirulaguntza da.
|
Saila: |
Elizateak |
Egoera: |
Epez kanpo |
Izendatutako kreditoa: |
6000 € |
Araudi aplikagarriak: |
Iragarkia eta oinarriak – GAO – 2021/11/18 (PDF)
Oinarriak (PDF)
|
Eskaerak aurkezteko azken eguna: |
2021/12/15 |
Tramitazio presentziala: |
Herritarren Arreta Zerbitzua
- Astelehenetik ostiralera: 8:00 – 14:30
- Ibarrauindi museoa (udaletxeko obrak bukatu arte)
INFORMAZIO GEHIAGO
- Garapen Ekonokomiko Jasangarria – 943 714 407
|
Tramitazioa online: |
Herritarren Ataria |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: |
- Eskaera orria. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du):
- Beste erakunde edo organismo batzuei egindako dirulaguntza eskaerak edo horiek dagoeneko emandakoak jasotzen dituen zinpeko aitorpena.
- Elkarteak Gizarte Segurantzaren eta Foru Ogasunaren ordainketak egunean dituela adierazten duen zinpeko aitorpena.
- Azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan aipatzen diren dirulaguntzak jasotzeko debekuetatik batean ere ez egotearen zinpeko adierazpena.
- I. eranskina
- Elkartea elkarte erroldan irabazi asmorik gabeko elkarte bezala inskribatuta dagoela ziurtatzeko dokumentua eta elkartearen estatutuak. Era berean, elkartearen legezko ordezkariaren notario-ahalordearen kopia edo elkarteen erroldaren ziurtagiria aurkeztuko da, eskabidea sinatu duen pertsonak elkartearen barruan duen kargua jasotzen duena.
- Egindako gastuen fakturen originalak edo fotokopia konpultsatuak. Salbuespen kasuetan II. eranskina erantsi.
- Eskoriatzako Udalak kasu bakoitzean eska dezakeen beste edozein agiri.
|