Landa guneetan udalaz kanpoko ur hornidura sistema kolektiboentzako dirulaguntzak (2023)

Deskribapena:

Herriko landa guneetan dauden eta udalaren titularitatekoak ez diren ur hornidura sistemak konpontzeko edo mantentzeko lanak finantzatzeko dirulaguntzak.

Dirulaguntzen helburu diren konpontze edo mantentze lanak hornidura kolektiboko sistemetakoak (sare orokorra) izango dira.

Salbuespen gisa, sistema indibidualetan egindako konpontze edo mantentze lanak diruz lagundu ahal izango dira, betiere, udal zerbitzu teknikoek aurrez egindako txostenean egiaztatzen baldin bada sare orokorrerako loturarik ezin izan dela egin arrazoi teknikoengatik edo aurrekontu handia eskatzen zuelako.

Norbanakoek, norbanako bezala, ezingo dute diru laguntzarik eskatu.

Elkarteak baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Irabazi asmorik ez izatea eta beraien helburuen artean hobekuntzak sustatzea, elkarbizitza eta elizatearen garapen soziokulturala egotea.
  2. Eusko Jaurlaritzako erroldan legez inskribatuta egotea.
  3. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

Diru laguntzak jaso ahal izango dituzten gastuak landa gunetako udalez kanpoko ur hornidura sistema kolektiboetan egin beharreko jarduerak dira, betiere, honako helburuak dituztenak:

  • Ur-bilketen, ura eramateko bideen, deposituen, arazketa eta desinfekzio ekipoen edo ur horniduraren kalitatea edo fidagarritasuna hobetzeko beste elementu batzuen konponketa edo mantentze-lanak.
  • Baserriak, ur hornidurari lotunerik ez duten etxebizitzak eta eraiki berri diren etxebizitzak ur hornidura kolektiboko sareari lotzeko lotune berriak egiteko obrak. Baserrietako abeltzaintza ustiaketa instalazioetarako lotuneen kasuan, lotunea baserriak duenetik ezin dela egin justifikatu beharko da.
Saila: Elizateak
Egoera: Epez kanpo
Izendatutako kreditoa: 10000 €
Araudi aplikagarriak:

DEIALDIA eta OINARRIAK – GAO 2023/08/03

OINARRIAK (PDF)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2023/10/31
Tramitazio presentziala:

39/2015 Legearen 14.artikuluan xedatutakoaren arabera, pertsona juridikoek administrazio publikoekin harremanak bitarteko elektronikoen bitartez izateko betebeharra dute. Hori horrela, dirulaguntza hau ezin da presentzialki eskatu eta online esteka bitartez egin beharko da eskaera.

Informazio gehiago

Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Eskaera orria (derrigorrez Herritarren Atarian bete beharrekoa) eta bertan aitortu beharko ditu honako hauek:
    • Gizarte Segurantzarekiko eta Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak egunean dituela.
    • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
    • Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu.
    • Ez duela sexu-diskriminazioagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.
    • Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
    • Ez duela 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.
  • Eskoriatzako Udalak zuzenean eskatuko dizkie beste administrazio batzuei eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituela egiaztatzeko behar diren datuak. Eskatzailea eskaera orrian horren aurka agertzen bada, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.
  • Txosten laburra, egindako jarduera azaltzeko.
  • Obraren faktura, obra egin dela ziurtatzeko.