Landa guneetan udalaz kanpoko ur hornidura sistema kolektiboentzako diru laguntzak (2021)

Deskribapena:

Herriko landa gunetan dauden eta udalaren titularitateko ez diren ur hornidura sistemak konpontzeko edo mantentzeko lanak finantzatzeko dirulaguntzak.

Dirulaguntzen helburu diren konpontze edo mantentze lanak hornidura kolektiboko sistemetakoak (sare orokorra) izango dira.

Salbuespen gisa, sistema indibidualetan egindako konpontze edo mantentze lanak diruz lagundu ahal izango dira, betiere, udal zerbitzu teknikoek aurrez egindako txostenean egiaztatzen baldin bada sare orokorrerako loturarik ezin izan dela egin arrazoi teknikoengatik edo aurrekontu handia eskatzen zuelako.

Saila: Elizateak
Egoera: Eskaera epea zabalik
Izendatutako kreditoa: 5000 €
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2021/12/15
Tramitazio presentziala:

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00 – 14:30

INFORMAZIO GEHIAGO

Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Eskaera-orria.
  • Ordezkaritza-idazkia (hala badagokio).
  • Bankuaren ziurtagiria kontu korronte baten jabe dela egiaztatzeko.
  • Obra lizentzia edo lizentzia eskatu izanaren egiaztagiria, egin beharreko jarduera motarengatik lizentzia izatea derrigorrezkoa denean.
  • Txosten laburra egindako jarduera azaltzeko.
  • Obraren faktura obra egin dela ziurtatzeko.
Araudi aplikagarriak:

Iragarkia eta oinarriak – GAO-2021/11/18 (PDF)

Oinarriak (PDF)