Landa guneetan udalaz kanpoko ur hornidura sistema kolektiboentzako dirulaguntzak (2024)
Deskribapena: | Herriko landa-guneetan dauden eta udalaren titularitatekoak ez diren ur hornidura sistemak konpontzeko edo mantentzeko lanak finantzatzeko dirulaguntzak. Dirulaguntzen helburu diren konpontze edo mantentze lanak hornidura kolektiboko sistemetakoak (sare orokorra) izango dira. Salbuespen gisa, sistema indibidualetan egindako konpontze edo mantentze lanak diruz lagundu ahal izango dira, betiere, udal zerbitzu teknikoek aurrez egindako txostenean egiaztatzen baldin bada sare orokorrerako loturarik ezin izan dela egin arrazoi teknikoengatik edo aurrekontu handia eskatzen zuelako. Norbanakoek, norbanako bezala, ezingo dute diru laguntzarik eskatu. Elkarteek baldintza hauek bete beharko dituzte:
Diru laguntzak jaso ahal izango dituzten gastuak landa-gunetako udalaz kanpoko ur hornidura sistema kolektiboetan egin beharreko jarduerak dira, betiere, honako helburuak dituztenak:
|
---|---|
Saila: | Elizateak |
Egoera: | Eskaera epea zabalik |
Araudi aplikagarriak: | OINARRIAK eta DEIALDIA (GAO – 2024/04/16) OINARRIAK (PDF) |
Eskaerak aurkezteko azken eguna: | 2024/10/31 |
Tramitazio presentziala: | 39/2015 Legearen 14.artikuluan xedatutakoaren arabera, pertsona juridikoek administrazio publikoekin harremanak bitarteko elektronikoen bitartez izateko betebeharra dute. Hori horrela, dirulaguntza hau ezin da presentzialki eskatu eta online esteka bitartez egin beharko da eskaera. Informazio gehiago
|
Tramitazioa online: | Herritarren ataria |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: | 1.- Eskaera orrian bertan aitortu beharko dira:
2.- Eskoriatzako Udalak zuzenean eskatuko dizkie beste administrazio batzuei eskatzaileak zergabetebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituela egiaztatzeko behar diren datuak. |