Landa guneetan udalaz kanpoko ur hornidura sistema kolektiboentzako dirulaguntzak (2025)

Deskribapena:

Herriko landa-guneetan dauden eta udalaren titularitatekoak ez diren ur hornidura sistemak konpontzeko edo mantentzeko lanak finantzatzeko dirulaguntzak.

Dirulaguntzen helburu diren konpontze edo mantentze lanak hornidura kolektiboko sistemetakoak (sare orokorra) izango dira.

Salbuespen gisa, sistema indibidualetan egindako konpontze edo mantentze lanak diruz lagundu ahal izango dira, betiere, udal zerbitzu teknikoek aurrez egindako txostenean egiaztatzen baldin bada sare orokorrerako loturarik ezin izan dela egin arrazoi teknikoengatik edo aurrekontu handia eskatzen zuelako.

Norbanakoek, norbanako bezala, ezingo dute diru laguntzarik eskatu.

Elkarteek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Irabazi asmorik ez izatea eta beraien helburuen artean hobekuntzak sustatzea, elkarbizitza eta elizatearen garapen soziokulturala egotea.
  2. Eusko Jaurlaritzako erroldan legez inskribatuta egotea.
  3. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

Diru laguntzak jaso ahal izango dituzten gastuak landa-gunetako udalaz kanpoko ur hornidura sistema kolektiboetan egin beharreko jarduerak dira, betiere, honako helburuak dituztenak:

  • Ur-bilketen, ura eramateko bideen, deposituen, arazketa eta desinfekzio ekipoen edo ur horniduraren kalitatea edo fidagarritasuna hobetzeko beste elementu batzuen konponketa edo mantentze-lanak.
  • Baserriak, ur hornidurari lotunerik ez duten etxebizitzak eta eraiki berri diren etxebizitzak ur hornidura kolektiboko sareari lotzeko lotune berriak egiteko obrak. Baserrietako abeltzaintza ustiaketa instalazioetarako lotuneen kasuan, lotunea baserriak duenetik ezin dela egin justifikatu beharko da.
Saila: Elizateak
Egoera: Plan estrategikoan aurreikusita
Izendatutako kreditoa: 10000 €
Eskaera aurkezteko epea: ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA EZ DAGO ZABALIK, DEIALDIA BOLETINEAN PUBLIKATU ARTE.. Publikazioa 2025eko apirilean aurreikusten da.