Ostalaritza bultzatzeko ezohiko laguntzak (2021)

Deskribapena:

Laguntza hauen helburua da Eskoriatzako ostalaritza-sektoreak izandako galera ekonomikoak arintzea eta beraien jarduera murriztu behar izan duten establezimenduek jarduera hori berriz hasi edota mantendu ahal izatea osasun krisiarengatik hartutako neurriak amaitu ondoren, horrela, beren jardueran aldiro izaten dituzten hainbat kostu finko arinduz.

Beraz, ostalaritzari-sektoreari jarduera ekonomikoari, enpleguari eta lehiakortasunari eusten laguntzea nahi da Covid-19ak eragindako krisiaren ondorioei aurre egin diezaieten.

Ostalaritza establezimendu bakoitzeko eskaera bakarra onartuko da.

Saila: Garapen ekonomikoa
Egoera: Epez kanpo
Izendatutako kreditoa: 32000 €
Araudi aplikagarriak:

Deialdia eta Oinarriak – Boletina 2021/06/10 – (PDF deskargatu)

OINARRIAK_euskaraz (PDF deskargatu)

OINARRIAK_gazteleraz (PDF deskargatu)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2021/07/09
Tramitazio presentziala:

Herritarren Arreta Zerbitzuan (Udaletxean)
Ordutegia: 9:00 – 14:30
Telefonoa: 943 71 44 07

INFORMAZIO GEHIAGO
Garapen Ekonomiko Jasangarria
garapen@eskoriatza.eus

Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Eskaera eredu ofiziala
  • Eta eskaera ereduarekin batera honako dokumentazioa:
    • a) Dirulaguntzaren helburu den norberaren konturako langilearen edo autonomoaren izen-abizenak eta NANa. Pertsona juridikoen kasuan, egoitza soziala eta IFK, eta hala badagokio, ahalordedunaren NANa.
    • b) Dirulaguntzarako eskaera aurkezteko unean Ogasunarekiko ordainketak egunean izatearen ziurtagiriak.
    • c) Dirulaguntzarako eskaera aurkezteko unean Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatea egiaztatzeko ziurtagiriak.
    • d) Oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla bermatzeko erantzukizunpeko adierazpena. Udalak egindako adierazpen ofizialaren ereduaren bidez egin beharko da (1. eranskina).
    • e) Dirulaguntza sartu beharko litzatekeen kontu korrontearen titulartasunaren egiaztagiria.
    • f) Gastuak justifikatzeko dokumentuak: gastu horiek justifikatzeko fakturak eta ordaindu izanaren justifikanteak. Establezimenduaren alokairu kontratua. Terrazako ekipamendurako laguntza eskatzen bada eta oraindik gasturik egin ez bada, jarri nahi den ekipamenduaren aurrekontua aurkeztu ahal izango da, baina jarduketa 2021eko irailaren 1a baino lehen egin beharko da.
    • g) Eskoriatzako Udalak kasu bakoitzean eska dezakeen beste edozein agiri.