Ostalaritzarako BONUAK (2021)

Deskribapena:

ESKORIATZAKO OSTALARITZAN BAKARRIK ERABILTZEKO BONUAK.

  • Kanpainaren helburua: Covid 19 pandemiaren osasun larrialdiak sortutako kalteak arintzen  laguntzea; eta horretarako ostalaritzan kontsumitzeko bonuak sortu eta herritarrei  saldu, udalerriko jatetxe eta tabernetan  gastatu  dezaten  ostalaritzako sektoreari bultzada emanez.
  • Kanpainaren onuradunak Eskoriatzako ostalariak.
  • Bonuen erosleak:  Eskoriatzan erroldatutako herritarrak, adinez nagusiak.
  • Guztira salgai jarriko den bonu kopurua 550 izango da.

Xehetasun gehiago oinarrietan kontsultatu.

Saila: Garapen ekonomikoa
Egoera: Eskaera epea zabalik
Izendatutako kreditoa: 8250 €
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2021/12/31
Tramitazio presentziala:

BONUEN EROSKETA

  • Ibarraundi museoa
  • Astelehena eta ostirala 11:00 – 13:00
  • Asteazkena 17:00 – 19:30

OSTALARIEK

  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (udaletxea)
  • 9:00 – 14:30

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

HERRITARREK bonuak erosteko:

  • NAN agiria.
  • Kreditu txartela, erositako bonuak ordaintzeko.

OSTALARIEK BONUAK KOBRATZEKO: Udaletxeko Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dute gutunazal itxi batean:

  • Jasotako bonuak, eta horrekin batera erosketa horri dagokion tiketa.
  • Likidazioa egiteko inprimakia. (PDF deskargatu) (Editagarria deskargatu)
Araudi aplikagarriak:

OINARRIAK_euskaraz  (PDF deskargatu)

OINARRIK_gazteleraz (PDF deskargatu)