Ezkontza zibilak

Departamentua:

Eskoriatzako Bake-Epaitegia

Helburua:

Ezkontza zibilak

Ordutegia:

Astelehenetan eta asteazkenetan: 9:00-10:30
Astearte, ostegun eta ostiraletan: 12:00-14:00

Erabiltzaileak:

Pertsona fisikoak

Agiriak:

  • Ezkontide bakoitzak bere NANa aurkeztu behar du.
  • Eskatzaile bien azken bi urteko helbidea egiaztatzeko errolda ziurtagiria.
  • Ezkontide bien hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria.
  • Bien bizi-agiria eta egoera-agiria.
          Dibortziatuek edo aurreko ezkontza baliogabetu zaienek:
      • Aurreko ezkontzaren hitzez hitzeko egiaztagiria dibortzio edo baliogabetasun orri-bazterreko oharrarekin.

          Alargunek:

      • Aurreko ezkontzako hitzez hitzeko egiaztagiria eta hildako ezkontidearen hitzez hitzeko heriotza-ziurtagiria.

Oharrak:

  • Ezkontza zibileko espedientea ezkontideak erroldatutako herriko Erregistro Zibilean tramitatu behar da (bakoitza herri batean erroldatuta egonez gero, ezkontideek aukeran izango dute batean edo bestean tramitatzea).
  • Bestalde, ezkontzeko lekua ezkontideek aukeratu ahal izango dute.
  • Ezkontza zibila egiteko gaitasuna dute bai Bake Epaileak, bai ezkontza egingo den herriko alkateak edo zinegotziak.