Departamentua:
|
Eskoriatzako Bake-Epaitegia |
Helburua:
|
Ezkontza zibilak |
Ordutegia:
|
Astelehenetan eta asteazkenetan: 9:00-10:30
Astearte, ostegun eta ostiraletan: 12:00-14:00 |
Erabiltzaileak:
|
Pertsona fisikoak |
Agiriak:
|
- Ezkontide bakoitzak bere NANa aurkeztu behar du.
- Eskatzaile bien azken bi urteko helbidea egiaztatzeko errolda ziurtagiria.
- Ezkontide bien hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria.
- Bien bizi-agiria eta egoera-agiria.
- Dibortziatuek edo aurreko ezkontza baliogabetu zaienek:
- Aurreko ezkontzaren hitzez hitzeko egiaztagiria dibortzio edo baliogabetasun orri-bazterreko oharrarekin.
Alargunek:
- Aurreko ezkontzako hitzez hitzeko egiaztagiria eta hildako ezkontidearen hitzez hitzeko heriotza-ziurtagiria.
|
Oharrak:
|
- Ezkontza zibileko espedientea ezkontideak erroldatutako herriko Erregistro Zibilean tramitatu behar da (bakoitza herri batean erroldatuta egonez gero, ezkontideek aukeran izango dute batean edo bestean tramitatzea).
- Bestalde, ezkontzeko lekua ezkontideek aukeratu ahal izango dute.
- Ezkontza zibila egiteko gaitasuna dute bai Bake Epaileak, bai ezkontza egingo den herriko alkateak edo zinegotziak.
|