Maiz egiten diren galderak
Zer da Bake-Epaitegia?
Hau da, herritarrak, lurralde-eremu zabala duten lekuetan kokaturik egon ohi den eta guztiok “Justizia Jauregia” deritzogun eraikinik ez duten udalerri guztietan Bake-Epaitegi bat aurkituko du; izan ere, Autonomia Erkidegoan, Justizia Jauregiak Bilbon, Barakaldon, Getxon, Gasteizen, Donostian, Eibarren, Tolosan eta abar kokaturik daude.
Bake-Epaitegiak, berriz, lurralde-eremu txikiagoa duten lekuetan aurki ditzakegu, adibidez: Leioan, Santurtzin, Laudion, Ermuan, Beasainen, Eskoriatzan, Aretxabaletan eta abar
Bake-Epaitegiak, herritarrari Justizia-Administrazio konplexuaren barruan zerbitzurik errazena eskaintzen dio.
Bake-Epaitegi mota desberdinak
Batzuk astelehenetik ostiralera daude irekita, eta Bake-Epaitegi deitzen direnak dira horiek. Beste batzuk, ordea, asteko egun jakin batzuetan bakarrik daude irekita (Bake-Epaitegietako Idazkaritzen Elkarteak).
Zergatik gertatzen da hori?
7.000 biztanletik beherako udalerrietan, edota Bake-Epaitegien Idazkaritzen Elkarteren batean barne hartuta ez dauden udalerrietan, Udaletxeko langileek beteko dute Bake-Epaitegien zeregina.
Pertsona horrek Justiziako beste zenbait profesionalekin batera, asteko egun bakoitzean udalerri ezberdin batera joan beharko du, noski, eta bere Bake-Epaitegia egun horretan egongo da irekita beraz, eta bertan, zuri, herritar, zein egunetan joan behar duzun adieraziko dizun informazioa emango dizute.
Oso herri txikietan (7.000 biztanletik beherakoetan), duela urte gutxi arte ez zeukaten justiziako pertsonal profesional espezifikorik, eta ez zieten arreta egokia eskaintzen. Horregatik sortu ziren Idazkaritzen Elkarteak (Idazkari berak zenbait udalerri barne hartzen ditu), herrian bertan orientabidea eskainiko duen pertsona bat egon dadin, bai eta herritarrak udalerri batetik bestera ibil ez daitezen ere.
Bake-Epailea
Bake-Epaitegien barruan, Justizia-Administrazioaren ordezkaria Bake-Epailea da. Normalean zure herrikide bat izango da, herriko pertsona ezagunen bat, eta zu zeu ere, hala nahi baduzu eta legeak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzu, Bake-Epaile izan zaitezke.
Zer behar da Bake-Epaile izateko?
Bake-Epaile izan nahi duen herritarrak adinduna izan beharko du, eta ezin izango du zeregin judizialak betetzeko ezgaitasun edo bateraezintasun-kausarik izan, baina bere lanbide edo merkataritza jarduera betetzen jarrai dezake.
Horretarako, Bake-Epaitegia duten udalerrietako Udalak deialdi bat egingo du, eta nahi duen edozein aurkez daiteke, beti ere bere eskaerarekin batera iragarkian adierazten diren agiriak eta dituen titulu akademikoak aurkeztuz (hala ere, ez da beharrezkoa ikasketak eginda izatea).
Udalaren Osoko Bilkurak pertsona hori aukeratzen duenean, bere Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Bake-Epaile izendatuko du, lau urterako.
Zer egin behar du bere agintaldian?
Ondoko funtzio hauek ditu: bere herrian gertatu diren larritasun txikiko gertakariengatiko (irainak, laidoak, hertsapenak) falta-epaiketak tramitatu eta egin beharko ditu, bai eta epaia eman ere.
Gauza bera egingo du 90 eurotik beherako kopuruak erreklamatzen direnean.
Adiskidetze-egintzak egitea auzibidea saihesteko. Horrela, auzibid
Bake-Epaitegiko Bulego Judiziala
Funtzionario horien buru Idazkari Judiziala da, eta herritarrek profesional honi eskatu beharko diote organo judizial horretako gaiei edota Lehen Auzialdiko, Instrukzioko, Zigor Arloko, Lan Arloko edo beste edozein Epaitegitako gaiei buruzko informazioa. Idazkariak herritarra beti hartuko du, edo bestela bere arazoa konpontzeko nora jo behar duen adieraziko dio.
Baina herritarrak kontuan izan behar du Bake-Epaitegiak duen eskumena mugatua dela. Legeak gaitzen ez duen gaietan ezin du erabakirik hartu.
Lehen, Bake-Epaitegia duen udalerri bateko herritarrak beren Epaitegira joan zitezkeen deklaratzera, baina gaur egun ezin dute. Izan ere, eskumen hori aldatu egin dute, eta organo judizial horietan egiten ziren deklarazioetariko asko gaur egun Lehen Auzialdiko Epaile baten aurrean egin behar dira, baina Epaitegi horrek zugandik hurbil jarraitzen du, beste zerbitzu batzuk eskaintzeko.